Liburutegiko bazkideek 1.563 material deskargatu zituzten iaz eLiburutegitik

30.08.21
Udal Liburutegia

Aurreko urtean, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen bidez eskaintzen duen eta bazkideek maileguan liburu digitalak deskargatzeko eta filmak, telesailak, kontzertuak eta dokumentalak ikusteko aukera ematen duen eLiburutegia plataformak nabarmen egin zuen gora deskarga kopuruan.

Martxoko eta apirileko konfinamenduak joera aldaketa ekarri zuen irakurketa-euskarriei dagokienez, baita Ermuko Udal Liburutegiari dagokionez ere, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen zati den aldetik. Une horretatik aurrera, gero eta jende gehiagok irakurtzen du euskarri digitalean.

Izan ere, iaz, Udal Liburutegiko 235 bazkidek alta eman zuten plataforma horretan, eta liburu digitalen 1.563 deskarga egin zituzten; beraz, gure udalerrian batez beste 97,9 mailegu eman ziren 1.000 biztanleko.

2021. urteari dagokionez, urtarrila eta ekaina bitartean, gehien deskargatu diren liburuak Eva García Sáenz de Urturiren “Aquitania” izan dira, Juan Gómez de Juradoren “Rey blanco”, Camila Läckbergen “Mujeres que no perdonan”, Maria Oruñaren, “El bosque de los cuatro vientos”, " Dolores Redondoren “La cara norte del corazón”, Sandra Barnedaren “Un océano para llegar a ti”, María Dueñasen “Las hijas del capitán”” eta Arantza Portabalesen “Belleza roja”.

ELiburutegian sartzeko, ezinbestekoa da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiren bateko bazkide izatea eta liburutegiko gainerako zerbitzuetara sartzeko erabiltzen diren datu berak sartzea (bazkide-zenbakia eta pasahitza; bazkide egitean jasotzen diren datuak).

Euren bazkide zenbakia eta pasahitza gogoratzen ez dutenek Udal Liburutegira dei dezakete (tel. 943 17 92 12), whatsapp bat (https://wa.me/34943179212) edo e-mail bat bidali biblioteca@udalermua.net helbidera.

Bestalde, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi bateko bazkide ez direnek erabiltzaile-txartela eta eLiburutegian sartzeko pasahitza eskura ditzakete, Udal Liburutegian bertan eskatuta.

ELiburutegian pertsona bakoitzak hilean hainbat liburu deskargatzeko eta hiru egunetik behin bi film edo dokumental ikusteko aukera du.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo