Liburutegiak dohaintzak katalogatu eta funts bibliografikoan sartzen ditu

31.08.21
Udal Liburutegia

Liburutegiko langileek Eibarko ''El Corte Inglés'' zentroak eta Gaztela-Mantxako Kultur Etxeak dohaintzan eman berri dituzten materialak katalogatu dituzte abuztuan. Liburuki horiek bere funts bibliografikoan sartu ditu eta erabiltzaileen eskura daude.

Eibarko ‘El Corte Ingles’ek, herri horretako merkatalgunea itxi aurretik, Ermuko udal liburutegiari hirurogei irakurketa-liburuki eman dizkio: haur eta gazte literatura, eta helduentzako literatura. Lan tematiko askotarikoak, gehienak Euskal Herriko hainbat alderdiri buruzkoak. Bere katalogoan sartu dituen eta maileguan eskaintzen dituen materialak, bai aretoan, bai eramateko.

Modu berberean, Ermuko Gaztela-Mantxako Kultur Etxeak zituen fondoak udal liburutegiari eman dizkio zerbitzuak interesgarritzat jotzen dituen liburuak aukeratu eta bigarren aukera bat eman diezaieten. Besteak beste, mendi-ibilien, floraren eta Mantxako herri-arkitekturaren inguruko hogei titulu aukeratu zituzten langileek.

Gaur egun, bi dohaintza horiek Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren katalogoan sartuta eta maileguan hartzeko moduan daude.

Udal Liburutegiak ''El Corte Inglés''-ri eta Gaztela-Mantxako Kultur Etxeari bere esker ona adierazi nahi die bere dohaintzagatik; izan ere, ekarpen horiei esker, funtsa aberastu da eta interes handiko liburuak jarri dira herritarren eskura.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez