Nobedadez beteriko zine denboraldi berriari hasiera emango dio Ermua Antzokiak

02.09.21
Ermua Antzokia

Asteko zazpi egunetatik bostetan ikusi ahal izango dugu zinea: larunbat, igande, astelehen, astearte eta ostegunetan.

Gaueko 10etako emanaldia ezabatu egin da, azken denboraldian konfinamenduek eta etxeratze-aginduek zeharo eragindakoa, asistentzia baxuena erregistratzen baitzuen.

Estreinatu berri dugun iraila honetan, herriko kultur eskaintza berreskuratuko dugu. Ikusleen artean harrera onena duen proposamenetako bat hileko zine programazioa da. Zine komertzialaren estreinaldiak; kultu-lanentzako eta zinemazaleentzako zine kluba eta publiko gaztearentzako ekoizpenak barne hartzen dituen programazio landua. Irailean guztira 16 film ikusi ahal izango ditugu Ermua Antzokian: 4 zineklubean, 8 zine komertzialeko film luze eta haur eta gazteentzako beste 4 ekoizpen. Zineklubeko eta merkataritza arloko emanaldi guztietara joateko aukera emango digun hileko bonuak 15,60 euroko prezioa du, hori Lobiano Kulturgunean eta aretoko leihatilan eskuratu ahal izango dugularik.

Lehen asteburu honetan eskaintzak hiru proposamen dakartza. Larunbatean, 19:30ean, Carlos Theronen ''Operación Camarón'' filma ikusi ahal izango dugu. Komedia eta ''Song e Napule ''italiarraren remake bat da, 105 minutu irauten duena. Sebas, polizia hasiberria, ezin hobea da misio arriskutsu baterako: bertako trafikatzaile baten alabaren ezkontzan joko duen ''Los Lolos'' banda batean teklatu-jotzaile gisa sartzea... Datorren astelehenean ere -hilaren 6an- ikusi ahal izango dugu, 20:30ean.

Igandean, 17:00etan, ''Peter Rabbit 2: a la fuga'' filma izango izango da ikusgai. Sony ekoiztetxearen animazio amerikarra. Abenturazko komedia honen protagonistak untxiak dira.

Bigarren proposamen komertziala ''El viaje de sus vidas'' tituluko lana da, igandeko 19:30ean eta asteartean 20:30ean ikusi ahal izango duguna. Jules Williamsonek zuzendutako 2021eko ekoizpen britainiarra. Hiru lagunek osatutako talde batek eta hildako baten alabak trenez bidaiatuko dute Europan zehar. Maddiek 17 urte ditu eta bere amaren lekua hartzen du, bere azken nahia betez. Gorabeheren bidaia, beren burua oraindik bizitzaren lorean daudela gogorarazteko balioko diena.

Informazio guztia Ermua Antzokiaren mikrositean.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan