Hogei bat ikuskizun eszeniko anitz hartuko ditu urte amaierara bitartean Ermua Antzokiak
Ikuskizunaren 20:30ean hasiko da, aurreko denboraldiekin alderatuta, ordu eta hiru laurden lehenago
Besteak beste, Yllana, Malena Alterio, Iñaki Miramon, Llum Barrera, Olatz Salvador, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola, Kukai eta Demode Quartet ikusi edo entzun ahal izango ditugu.
Ermua Antzokiak hogei bat ikuskizun ezberdin hartuko ditu irailetik abendura bitartean. Hainbat diziplina eta estilotako hogei bat ikuskizunek, publiko ezberdinei zuzenduta, mimoz eta arretaz landutako programazioa osatzen dute. Estilo askotako musika kontzertuak, antzerki konpainiak, haurrentzako ikuskizunak eta askoz gehiago izango ditugu antzokian, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Sarrerak asteazkenetik egongo dira salgai, ohiko kanaletan: Kutxabank entitatearen webgunean eta Lobiano Kulturgunean (Goienkale, 10). Beatriz Gamiz arloko zinegotziak libretoaren azala aurkeztu du. Bertan, aretoak hartuko dituen jarduera guzti-guztiak jasotzen dira.
Gauza azpimarragarrienen artean dago funtzio nagusiaren ordutegia aldatu eta aurreratu egiten dela aurreko denboraldiarekin alderatuta. Zehazki, helduei zuzendutako zuzeneko ikuskizun guztiak aurreratu eta 20:30ean hasiko dira, eta haurrei zuzendutako jardueretan, aldiz, ordutegia mantendu egingo da eta horiek 17:00etan hasiko. Lobiano Kulturguneak, bestalde, jazz-blues kontzertuak berreskuratuko ditu, zeinak ohikoa den bezala 20:00etan izango dira.
Publiko ezberdinei zuzendutako hainbat diziplina eta estilotako ikuskizunen eskaintzan, ''Nil Moliner'', ''Olatz Salvador'' eta ''Rodrigo Cuevas'' taldeen kontzertuak nabarmentzen dira. Eszenari dagokionez, ''Malena Alterio eta Luis Bermejo'' artistak etorriko dira, besteak beste, "Los que hablan" muntaiarekin; Llum Barrera, Iñaki Miramon eta Fernando Soto, "Onán" azken lana ekarriko; eta Juan Diego Botto; nork aurkeztuko digu "Una noche sin luna" ikuskizun arrakastatsua, Sergio Peris-Mencheta zuzendari dela.
Programazio anitza, gustu eta adin-talde guztiak helburu dituena
Bestalde, haurrentzako ikuskizunak ez dira faltako. Besteak beste, ''ENE kantak'' eta ''Demode Quartet'' taldeek "EPA Txiki!" edo ''Glu-Glu'' musika proposamenak klasikoaren bertsio berezia taularatuko dute: ''Botadun katua''.
Askotariko programazioa da, publiko ezberdinei zuzendua, eta ikuskizunen kalitatea bilatzen saiatzen dena, jendearen eskaera nahiz gustuak ahantzi gabe. Bertan 9 ikuskizun musikal eta 11 eszeniko daude. Hizkuntzari dagokionez, 8 ikuskizun euskaraz izango dira, 6 gaztelaniaz eta 6 testurik gabe edo beste hizkuntza batzuetan. Artisten jatorriari dagokionez, 10 ikuskizunetan euskal konpainiak edo artistak dira protagonista, 9 Estatuko gainerako artistak eta beste bat Ipar Amerikako Doug Mcleod musikaria.
Azkenik, aipatzekoa da programazio eszenikoan ikuskizun komiko eta dramatikoen uztarketa dagoela, eta programazio musikalean estilo desberdinak konbinatzen direla, hala nola popa, rocka, folka, jazza, bluesa, egile-abestia edo musika klasikoa.
Ikuskizun guzti horietarako sarrerak irailaren 8an, asteazkenean, jarriko dira salgai, goizeko 9etatik aurrera Kutxabank entitatearenwebgunean edo Lobiano Kulturgunean (Goienkale, 10).
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan