Abierto el plazo para inscribirse en los clubes de lectura de la Biblioteca

03.09.21
Udal Liburutegia

Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantseseko taldeetan. Baita komiki eta adimen emozionaleko edukiak aztertzeko taldeetan ere.

Udal Liburutegiak denboraldi berriko irakurketa klubetan parte hartzeko izena emateko epea ireki du. Helduentzako irakurketa-kluben eskaintzari eutsi dio, eta euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko taldeak osatuko ditu. Baita adimen emozionala lantzeko beste talde bat ere.

Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Irakurleek testuaz mintzatzeko biltzen dira, iruzkinak egin, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi, obraren testuinguruaz mintzatu, gaiaz, autoreaz, eta abarrez hitz egiteko. Klubak ikasteko eta sozializatzeko gune dira batez ere. Liburutegiaren egitekoa partaide guztientzat liburu edo testuak lortzea eta banatzea izango da. Kasu guztietan saioak pertsona adituek dinamizatzen dituzte.

Aurreko ikasturteko egutegia mantenduko da, beraz, euskarazko saioak hileko lehen astelehenean izango dira, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era, ingelesekoak hileko lehen asteartean 19:00etatik 20:30etara, gaztelaniazkoak hileko lehen asteazkenean 19:00etatik 20:03etara, komikienak hileko astearte batean 19:00etatik 20:30era eta frantsesekoak hileko lehen ostiralean 19:00etatik 20:30era. Euskarako, gaztelerako eta komikien irakurketa klubak hilean behin bilduko dira. Ingelesekoa eta frantsesekoa, aldiz, bi hilean behin. Ekimen hauek Lobianon Kultur Gunean egingo da eta urriaren lehenengo astean hasiko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"