Berrikuntza: adimen emozionala lantzeko irakurketa kluba

06.09.21
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak helduentzako adimen emozionaleko irakurketa talde berri bat izango du denboraldi honetan. Jarduera hau garapen pertsonalean interesa duten pertsonen artean hausnarketak eta esperientziak partekatzeko topagunea izango da. Jarduera doakoa da, eta Giovanni Pecoraro psikologoak dinamizatuko du. Hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du, prestakuntza munduarekin lotuta. Urritik hasita, hilean behin bilduko da -ostegunetan- Lobiano Kultur Gunean.

Klub honen helburuak dira, garapen pertsonaleko liburuen irakurketa sustatzeaz gain (psikologia, autolaguntza, adimen emozionala...), ongizate emozionalari laguntzea, parte-hartzaileei eguneroko bizitzarako estrategiak emanez eta hala nahi duten parte-hartzaileei orientazioa emanez, beren interes eta kezken arabera. "El arte de no amargarse la vida (Rafael Santandreu),"Con rumbo propia" (Andrés Martín Asuero) eta "Vivir es un cuestión urgente"(Mario Alonso Puig) dira aurreikusitako irakurgaiak.

Saioak Lobiano Kultur Gunean izango dira, hilean behin ostegunean, urritik aurrera. Ekimenak bi zati izando ditu: tailer praktiko bat 9:30etik 10:30era, eta solasaldi bat, 10:30etik 11:30era. Bertan, irakurritako liburuaz, liburuaren egileaz eta bizitzaren alderdi guztietan duen aplikazioaz hitz egingo da.

Parte hartu nahi duten pertsona guztiek Liburutegira deitu behar dute, bertako 943179212 telefono zenbakira edo bertako biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi eta euren datu pertsonalak bidali (izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa ). Tokiak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira taldeak osatu arte.

Saioetan covid-19 prebenitzeko neurrien protokoloari jarraituko zaio.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo