Gazteen irakurketa klubetarako izen-emateak zabalik

07.09.21
Udal Liburutegia

9 eta 11 urte arteko neska-mutilentzako bi irakurketa klubetan parte hartzeko izen-emate epea zabaldu du Ermuko Udal liburutegiak.

Paperean irakurtzea

Lehenengo taldeak paper formatuko irakurketak landuko ditu. Horren helburua euskaraz nahiz gaztelaniaz irakurtzea atsegin duten lagun taldea sortzea da. Ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak irakurri ondoren guztion artean komentatuko dira, eta gainera, sormenarekin eta literaturarekin zerikusia duten beste ekintza batzuk burutuko dira. Onintze Goitiz idazle eta ipuin-kontalari bilbotarra arduratuko da saioak dinamizatzeaz.

Saioak Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara izango dira. Hiru lehenengo saioak: urriaren 20an, azaroaren 17an eta abenduaren 15ean izango dira. Saio gehienetan euskerazko liburuak komentatuko dira eta gainontzekoetan gaztelaniazko liburuak. Urriko irakurketa Alaine Agirreren “Hau ez da zoo bat” liburua izando da. Gogorarazten dizuegu saioetan beharrezkoa izango dela maskara erabiltzea.

Jarduera erabat doakoa da, eta izen-emate epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Interesdunek liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian, WhatsApp zenbaki honetan edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan eman dezakete izena, abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia, ikastetxearen izena eta aitaren edo amaren helbide elektronikoa gehituta.

Plazak mugatuak dira, eta zozketa bidez esleituko dira. Lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko ikasturtean parte hartu ez duten umeek. Onartuen zerrenda urriaren 1ean argitaratuko da liburutegiaren mikrositean eta izena eman duten guztiei emailez bidaliko zaie.

Euskarri digitaletan irakurtzea

Gaztetxoentzako bigarren klubak formatu digitalak izango ditu ardatz. Adin-tarte bereko neska-mutilei zuzenduta dago, 9 eta 11 urte artekoak, zehazki, eta helburu nagusia sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia, gaitasun sozialak eta batez ere automotibazioa bizkortzea eta sendotzea da, irakurketa aktibo eta sormen-dinamiken bitartez, eta betiko jarduerak eta teknologia berrienak baliatuz.

Saioetan, partaideek tablet bana izango dute eskura, liburutegiak eskainita, ekintza ezberdinak burutu ahal izateko. Askotariko ipuinak eta esperientziak izango dira bidaide, eta modu zabalean landuko dira rakurketa testuala nahiz ikus-entzunezkoa, istorioek gugan izan dezaketen magia eraberritzeko eta suspertzeko.

Irakurketa klub digital hau laruntat goizetan burutuko da, ordu t’erdiko saioetan, 10:30etik 12:00etara, eta Fernando Morillo idazleak gidatuko ditu. Aurrekusitako datak urriaren 16a, azaroaren 20a eta abenduaren 18a dira, urtarrilaren 22a, otsailaren 19a, martxoaren 12a, apirilaren 2a eta maiatzaren 7a. Gogorarazten dizuegu saioetan beharrezkoa izango dela maskara erabiltzea.

Jarduera doakoa da, eta izen-emate epea urriaren 9ra arte egongo da zabalik. Interesdunek liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian, WhatsApp zenbaki honetan edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan eman dezakete izena, abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia, ikastetxearen izena eta aitaren edo amaren helbide elektronikoa gehituta.

Plazak mugatuak dira, eta zozketa bidez esleituko dira. Lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko ikasturtean parte hartu ez duten umeek. Onartuen zerrenda urriaren 13an argitaratuko da liburutegiaren mikrositean eta izena eman duten guztiei emailez bidaliko zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo