'Gaurkotasuna aztertzen' izeneko tailer berria liburutegian
Liburutegiak ikasturte hasierako irakurketa-animazioko eta kultura-hedapeneko programan sartu duen berrikuntzetako bat 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako "Desmontando la actualidad" tailerra da.
Jarduera hori hamabostean behin biltzen den pertsona-talde gisa planteatzen da, gaur egun gertatzen ari diren albisteak aztertzeko eta horiei buruz hitz egiteko, Burologyko moderatzaileak proposatzen dituen jardueren bidez.
Hainbat helburu lortu nahi dira ekimen honekin: prentsa irakurtzeko ohitura duten pertsonak harremanetan jartzea, udal liburutegian irakurri edo ez, pentsamendu kritikorako tresnak ematea, komunikazioa erraztea, parte-hartze aktiboa sustatzea, pertsonen trebetasun sozialak entrenatzea eta pertsonak gaurkotasunarekin harremanetan jartzea. Azken batean, gaurkotasuneko albisteei buruzko ezagutzak zabaltzeko interesa duten pertsonen talde bat osatu nahi da, hainbat ikuspuntu partekatu eta trukatzeko.
Tailerra doakoa izango da eta asteazken goizetan izango da, 10:00etatik 11:30era, liburutegian. Eta datak hauek izango dira: urriaren 13a eta 27a, azaroaren 10a eta 24a eta abenduaren 8a eta 22a.
Parte hartu nahi duten pertsona guztiek Liburutegira deitu behar dute, bertako 943179212 telefono zenbakira, WhatssApp bat bidali (https://wa.me/34943179212) edo bertako biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi eta euren datu pertsonalak bidali (izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa )
Izena emateko epea urriaren 5era arte egongo da zabalik. Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da Ermuko Udal Liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste edozeinetako txartela izatea. Izen-emate kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada, zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek. Onartuen zerrenda urriaren 6an argitaratuko da.
Saioetan covid-19 prebenitzeko neurrien protokoloari jarraituko zaio.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"