Zabalik da olerki tailerrean parte hartzeko izen-emate epea

13.09.21
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak 16 urtetik gorakoei zuzenduriko olerki tailerrean izena emateko epea ireki du, irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean.

Maite Lorenzo aktore eibartarrak eskainiko du ikastaroa, eta bertan, emozioak eta ahotsa landuko dira olerkien esanahia hitzaren bidez komunikatzeko. Parte-hartzaileek aukeratutako olerkiaren eta egilearen munduan sakonduko dute ikuspegi berezi bat emanez, beti ere egilearen jatorrizko testua errespetatuz. Aldi berean, emozioak landuko dira, olerki bakoitzari dagokion doinua emanez eta errezitazioaren bidez hazkunde pertsonala eta olerkiaren gozamena bilatuz.

Olerki tailer honek hamazortzi orduko iraupena izango du, urritik maiatzera bitartean, hamabi larunbatetan, 11:00etatik 12:30era Lobiano Kultur Gunean. Hitzorduak urriaren 2an eta 23an, azaroaren 6an eta 20an, abenduaren 11n, urtarrilaren 15ean eta 29an, otsailaren 12an, martxoaren 5ean eta 26an, apirilaren 23an eta maiatzaren 7an izango dira.  Azken egun horretan tailerrean landutako olerkiekin errezitaldi bat eskainiko da.

Jarduera doakoa da, baina parte hartu ahal izateko izena eman behar da irailaren 28a baino lehen liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsAppez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.

Plazak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko urteetan parte hartu ez dutenek. Onartutakoen zerrenda irailaren 29an argitaratuko da webgunean, eta posta elektronikoz bidaliko zaie izena eman duten guztiei.

Saioetan Covid-19a ekiditeko neurrien protokoloari jarraituko zaio.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez