Sormenezko idazketa tailerraren edizio berri bat antolatu du liburutegiak

15.09.21
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak 16 urtetik gorakoei zuzendutako sormenezko idazketa tailerra antolatu du bosgarren urtez jarraian, irakurzaletasuna sustatzeko programaren baitan.

Yurre Ugarte idazleak dinamizatuko du tailerra, eta bertan, lengoaiaren alde ludiko eta askatzailea landu eta sakonduko dira, norberaren adierazpena bilatu nahian. Izan ere, idaztea ez da hitzak elkartzea soilik. Idatzizko lengoaia akatsik gabe eta arau guztiak betez erabiltzea ez da nahikoa; urrats bat haratago ematean datza tailerraren helburua, eta sormenezko eran idazteko trebatzean eta gure ezaugarri pertsonalekin ados datorren adierazpen literarioa lortzeko.

Ariketa praktikoen eta irakurketaren bidez, testu literarioak sortzeko modu ezberdinak eta pertsonaiak eta elkarrizketak sortzeko teknikak erakutsiko ditu Yurre Ugartek.

“Asmatzen dituzten testuez gozatzen duten pertsonentzat edo sormenezko  eran adierazi eta paper gainean euren sorkuntza eta zirrara guztiak jarri nahi dituzten 16 urtetik gorako pertsona guztientzat aproposa da tailerra. Norberak bere adierazpen literarioa du, eta tailerrean norberaren era partikular eta besterenezin hori topatzen saiatuko da”, aipatu du dinamizatzaileak.

Sormenezko tailer hau, hamabi saiotakoa, urritik maiatzera bitartean izango da, larunbat goizetan, 11:00etatik 13:00etara Lobiano Kultur Gunean. Hitzorduak urriaren 2an eta 23an, azaroaren 6an eta 20an eta  abenduaren 11an, urtarrilaren 15ean eta 29an, otsailaren 12an, martxoaren 5ean eta 26an, apirilaren 23an eta maiatzaren 7an izango dira.

Jarduera doakoa da, eta parte hartu ahal izateko izena eman behar da irailaren 28 baino lehen liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsAppez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data telefono zenbakia eta helbide elektronikoa

Plazak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko urteetan ikastaroan parte hartu ez dutenek. Onartutakoen zerrenda irailaren 29an argitaratuko da webgunean, eta posta elektronikoz bidaliko zaie izena eman duten guztiei.

Saioetan Covid-19a ekiditeko neurrien protokoloa jarraituko da.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo