La biblioteca da a conocer la nueva temporada de cuentacuentos

20.09.21
Udal Liburutegia

Urriko lehen larunbatean hasiko da udal liburutegiak haurrentzat antolatzen duen ipuin kontalarien denboraldi berria. Hileko bi larunbatetan Lobiano Kultur Gunean egiten den jarduera honen helburua ipuinen munduan murgiltzea eta ahozko transmisiotik eta emozioetatik irakurtzera animatzea da.

Lehenengo saioa ingelesez egiten da, "Story Time", eta azkena euskaraz, "Arratsaldean kontu kontari", eta horietako bakoitza adin-tarte jakin bati zuzenduta dago.

Hasteko ordua 17:30 da eta sarrera doakoa da. Hala ere, aldez aurretik tokia erreserbatu behar da Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo e-posta bidaliz biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Saio bakoitzerako plazen erreserba ipuin kontaketa egiten den aste bereko astelehenean hasiko da

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez