Aste honetan Ermua Antzokian 'Maestrissimo' ikuskizuna aurkeztuko du Yllanak

21.09.21
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak oihala altxatuko du aste honetan eta udazken-neguko ikuskizunen programazioa estreinatzeko. ‘Yllana’ konpainiak ''Maestrissimo'' izenekoa aurkeztuko du ostiral honetan, iluntzeko zortzi eta erdietan, ikuskizun ‘alai eta bizia’; kamera-kontzertuaren, komedia satirikoaren eta garaiko erretratuaren arteko show komiko-musikala. Sarrerak 15 euro balio du eta aldez aurreko salmentan eros dezakegu Kutxabanken webgunean, zerbitzu anitzeko kutxazainen sarean, Lobiano Kulturgunean edo, bestela, txarteldegian, emanaldia hasi aurretik.

Pagagninirekin hasitako lan-ildoari eusten dion lana da, baina izaera propioa du. ‘Maestrissimo’k dituen estetika eta pertsonaia oso dibertigarriekin gozatuko du ikusleak, etika, sorkuntza, originaltasuna eta arteak gizartean duen balioa bezalako gaiak jorratuz, eta, aldi berean, musika klasikoaren une gorenak errepasatuko ditu.

Sinopsia

Muntaia Yllana taldeak ohi duenaren estilokoa da, eta XVII. eta XVIII. mendeen artean (Barrokoa eta Neoklasizismoa) zehaztu gabe zegoen soka-laukote baten abenturak eta zoritxarrak erakusten ditu. Musikari betegarri bat, abizenik gabeko bigarren bat, baina talentu izugarria duena, musikan gora egiteko eta maisu titulua lortzen saiatuko dena. Bere talentua eta jenialtasuna nahikoa ote dira hain hierarkizatuta dagoen mundu honetan lekua egiteko? Eskubidez merezi duen ospea lortuko al du?

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako