Zahartze aktiboa eta osasuna ardatz Adinekoen Nazioarteko Egunean
Urriaren 1ean Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, 1991tik Nazio Batuen Erakundeak (NBE) sustatua. Data honen bidez, munduko biztanleria jasaten ari den aldaketa demografikoa nabarmendu nahi da, bai eta adineko pertsonei mesede egingo dieten politika eta programa berriak sortzeko beharra ere.
Ermuko Udalak ekitaldi sorta bat antolatu du aipatutako hitzorduari balioa emateko. Alde batetik, Lobiano Kultur Guneak bi hitzaldi informatibo hartuko ditu:
- Irailak 29, asteazkena: Elikadura osasuntsua, 18:30etik 20:00etara, Mireia Alberdi dietista-nutrizionistaren eskutik.
- Irailak 30, osteguna: Oinez ibiltzeko alderdi garrantzitsuak, 18:30etik 20:00etara Kepa Lizarraga kirol medikuarekin.
Bestalde, urriaren 1ean bertan egingo dituzte ibilaldi eta gosari osasungarriak egingo dira. Jarduera honen barruan, bi ibilbide proposatzen dira: Errege Bidea, 4 kilometrokoa; eta Ermua eta Mallabiko ermiten bidea, 8,5 kilometrokoa. Ibilaldi biak 09:15ean hasiko dira Ermuko jubilatuen etxearen aurrean, eta 11:00etan (Errege Bidea) eta 12:00etan (ermitak) amaituko dira.
Ibilbide bakoitzean gehienez 30 lagunek parte hartu ahal izango dute, jarduerara iritsi diren ordenaren arabera. Izen-ematea presentziala eta pertsonalizatua izango da. Oinetako erosoak erabiltzea eta ura eramatea gomendatzen da.
Arratsaldean, 18:00etan, postalak jaso eta erakusgai jarriko dira Kantabria zeharbidean, Nola irudikatzen duzu zahartze aktiboa? izenburupean.
Zahartze aktiboari buruzko tailerra Emakumeen Topagunean
Urriaren 1eko jardueren baitan, Emakumeen Topaguneak Zahartze aktibo osasuntsua emakumeentzat izeneko tailerra antolatu du. Urriaren 15, 22 eta 29an, 10:00etatik 13:00etara, norberaren zaintza eta aurkikuntza gunea eskainiko da. Parte-hartzaileek bizi-ziklo bera duten emakumeei laguntzeko sare bat aurkituko dute. Horrela, elkarren artean lagunduta, adin horretan harreman hurbilenetan agertzen diren zailtasunak eta bizi-erronka berriak identifikatzen ikasiko dute, baita pertsona bakoitzaren baliabide propioak identifikatzen ere. Elkar zaintzea da helburua, aukera berriez betetako etorkizun hobe baterako.
Itziar Gandiak zuzenduko du tailerra. Parte hartu ahal izateko, Emakumearen Topagunean izena eman behar da eta 5 euroko matrikula ordaindu.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu