'Irakurtzen eta ikasten' haurren irakurketa lubak izen-emate epea zabaldu du

22.09.21
Udal Liburutegia

Liburutegiak, aurreko sei urteetan egin bezala, haurrentzako “Leyendo y aprendiendo” gaztelerazko irakurketa kluba antolatu du.

4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera da. Umeek heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du, familiak oso zeregin garrantzitsua jokatzen baitdu umearengan irakurzaletasuna sustatzeko prozesuan. Gurasoek liburuen edukia umeak ezagutzen duenarekin, umeari gustatzen zaionarekin edo umearen beharrekin lotu dezake. Beraz, gomendagarria da gurasoen partaidetza jarduerean.

Irakurketa klub honetan abestiak eta olerkiak landuko dira, eta liburuak erakutsi eta gomendatuko dira. Hauekin izango dituzte umeek euren lehenengo kontaktuak. Irakurketaren munduarekin, irudimenarekin, pentsamenduarekin eta lengoaiarekin jolastuko dute eta, gainera, era ludikoan eta euren familiek lagunduta. Gainera, parte hartzen duten familia guztiek gomendatutako liburu serenad bat jasoko dute.

“Leyendo y aprendiendo” urritik abendura burutuko da, saio bat hilean, Lobiano Kultur Gunean, 12:15etik 13:15era. Saioak urrairen 2an, azaroaren 6an eta abenduaren 11an izando dira.

Saioetan 6 urtetik gorako umeek zein euren gurasoek maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da.

Saioetan covid-19a prebenitzeko neurrien protokoloari jarraituko zaio.

Jarduera Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko du.

Doako ekintza da, baina plaza mugatuak daudenez izena eman behar da irailaren 28a baino lehen Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsAppez ((https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net epostara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia eta amaren edo aitaren helbide elektronikoa.

Ume baino plaza gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira, Ermuan erroldatutakoek eta jarduera honetan aurrekoetan parte hartu ez duten emeek lehentasuna izango dute. Onartutakoen zerrenda Liburutegiko webgunean irailaren 29an, osteguna, iragarriko da eta izena eman duten guztiei emailez bidaliko zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez