‘Liburu Baby Kluba’ haurrentzako irakurketa klub hirueledunerako izen-emateak zabalik
Ermuko Udal liburutegiak haurrentzako Liburu Baby Kluba haurrentzako irakurketa kluba antolatu du seigarren urtez jarraian.
0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzendutako jarduera ludiko eta didaktikoa da. Haurrak heldu batekin egongo dira, eta azken honek ere jardueran parte hartuko du. Saioen ardatza liburua izango da, eta helburu nagusiak umeengan txikitatik eta euren familietan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da, eta aldi berean, umeek hizkuntza ezberdinekin (ingelesa, euskara eta gaztelania) lehen harremana izatea lortzea da.
Irakurketaren bidez, euren lehen hilabeteetan denbora eskaintzen zaie haurrei, eta, horrela, hurbiltasun- eta enpatia-harremana ezartzen da. Haurrek oso gustuko dituzte une horiek; izan ere, ozen irakurtzeak irudimena estimulatzen du eta hizkuntza eta inguruko mundua modu ludikoan ezagutzeko aukera ematen du. Espero zaituztegu!
Guztira hiru saio izango dira, urritik abendura, hileko larunbat batean, 11:00etatik 12:00etara, Lobiano Kultur Gunean. Saioak urriaren 2an, azaroaren 6ean eta abenduaren 11an izango dira. Covid-19a prebenitzeko neurrien protokoloari jarraituko zaio, eta helduentzat maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da.
Ekintza doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, irailaren 28a baino lehen izena eman behar da liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsAppez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: umearen izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze data eta ama edo aitaren telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.
Plaza baino eskaera gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta jarduera honetan aurreko ikasturtean parte hartu ez duten pertsonek.
Onartutakoen zerrenda Udalaren webgunean argitaratuko da irailaren 29an, eta izena eman duten pertsona guztiei e-postaz bidaliko zaie.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo