'Story Time' ingelesezko ipuin kontaketa saioa larunbat honetan

28.09.21
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Story Time ingelesezko ipuin kontaketa saioa antolatu du larunbat honetarako, urriak 2.

Ikasturte honetako lehen saioaren izenburua Witches da, eta 3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Virginia Moriones kontalaria arduratuko da jarduera dinamizatzeaz.

Ipuin kontaketa larunbatean hasiko da 17:30ean Lobiano Kultur Gunean, eta sarrera doakoa da. Covid-19a saihesteko neurriak direla eta, aretoaren edukiera 25 neska-mutiletara mugatu da; hori horrela, beharrezkoa da plaza aldez aurretik erreserbatzea 943 17 92 12 telefono zenbakira deituz edota https://wa.me/34943179212 WhatsApp zenbakira edo biblioteca@udalermua.net helbidera idatziz. Haurraren izen-abizenak eta adina zehaztearekin nahikoa izango da, eta lekuak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da 6 urtetik gorako haurrentzat, eta etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Jarduera hau liburutegiak antolatutako asteburuetarako ekintza egitarau bereziaren barne dago eta helburu bikoitza dauka: batetik, ipuinen mundura ahozko tradizioaren bitartez hurbiltzea, eta bestetik, umeen ingelesezko gaitasun linguistikoak hobetzea.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez