Ermua Antzokiaren zine eskaintzan komedia, akzioa eta drama aukeran

29.09.21
Ermua Antzokia

Zine programazioak irailari amaiera emango dio zineklubaren emanaldiarekin eta urrikoari asteburuan hasiera emango zine komertzialarekin. Bihar, osteguna, 20:30ean, Jinetes de la justicia'' luzemetraia ikusi ahal izango dugu jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpitituluekin. Anders Thomas Jensenek zuzendu eta 2020 estreinatueiko ekoizpen daniarra da. Akziozko komedia honek 116 minutu irauten du. Militar bat etxera iztultzen da bere alaba nerabearekin egoteko, emaztea tren istripu batean hil ondoren. Badirudi zorte txarraren kausa izan daitekeen arren, teoria ezberdin bat agertzen da.

Larunbateko 19:30ean eta asteleheneko 20:30ean, Vicente Villanuevak zuzendutako Sevillanas de Brooklyn'' estreinaldia ikusi ahal izango dugu. 97 minutu irauten duen komedia da. Ana Sevillako neska gazte bat da, bere familiaz eta bizi diren auzo gatazkatsuaz nazkatuta dagoena. Dena okertuko da agentzia bat engainatzen dutenean familia aberatseko ikasle afroamerikar bat etxean hartzeko.

Asteko bigarren proposamena Adiós, idiotas'' tituluko drama frantsesa da. Albert Dupontelek sinatzen du urteko film frantziar onena bezala iragartzen dena. Ikusmen-urritasunaren arazoaz mintzo zaigu eta igandeko 19:30ean eta astearteko 20:30ean ikusi ahal izango dugu. 43 urteko emakume bat larriki gaixorik dago, eta 15 urte zituela utzi behar izan zuen semearen bila joatea erabakitzen du. Administrazio agirien barneko bilaketan, hainbat pertsona ezagutuko dituzu.

Azkenik, igandeko 17:00etan eta haurrentzako Saioa ‘Félix y el tesoro de Morgäa'' titulua proiektatuko. Lanak kontatzen du 12 urteko mutikoa duela bi urte atzera itsasoan desagerturiko aitaren bila abiatuko dela. 2021eko animazio kanadarra familia osoarentzat aproposa.

Filma eta programazioaren inguruko xehetasun guztiak, Ermua Antzokiaren mikrositean dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean