Haurren euskarazko bi irakurketa klubetarako izen-emateak zabalik
Liburutegiak “Liburu Txiki Kluba” eta “Liburu bat, Mundu bat” haurrentzako euskarazko irakurketa klubak antolatu ditu beste ikasturte batez, azkenengo hiruretan egindako legez.
“Liburu Txiki Kluba” 3 eta 5 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera da. Umeek heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du, familiak oso zeregin garrantzitsua jokatzen baitu umearengan irakurzaletasuna sustatzeko prozesuan. Ildo nagusia liburua da. Hortik abiatuta, abestiak lantzen dira, liburuak gomendatzen dira eta jardueraren gaia garatzen da: literatura, musika, dantza, pintura edo ingurumena. Gurasoek liburuetan dagoena haurrak ezagutzen duenarekin, gustuko duenarekin, asebetetzen duenarekin eta behar duenarekin lotu dezakete, eta horregatik da garrantzitsua parte hartzea.
"Liburu bat, Mundu bat",6 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera, pertsona heldu batekin lagunduta, aurreko klubaren jarraipena da. Tailer horretan literaturaren eta artearen mundu magikoa aztertuko da liburuen bidez, modu ludiko eta parte-hartzailean, haien sormena eta irudimena piztuz. Era berean haurrentzako liburuen gomendioen emango dituzte ekimenaren gidariek.
Oraingoz, hiru saiotan izena emateko epea zabaltzen da, Lobiano Kultur Gunean, hileko larunbat batean, urritik abendura. “Liburu Txiki Kluba” 11:00etatik 11:50era izango da, eta “Liburu bat, Mundu bat” 12:15etik 13:15era. Eta bi kluben datak berberak izango mdira: urriaren 23a, azaroaren 27a eta abenduaren 18a. Jarduera Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko du.
Saioetan parte hartzaile guztiek musukoa erabilti beharko dute nahitaez
Doako ekintza da, baina plaza mugatuak daudenez izena eman behar da urriaren 19a baino lehen Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsAppez ((https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net postontzi elektronikora idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia eta amaren edo aitaren helbide elektronikoa.
Apuntatutako umeak eskainitako plaza kopurua baino gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira, Ermuan erroldatutakoek eta jarduera honetan aurrekoetan parte hartu ez duten emeek lehentasuna izango dute. Onartutakoen zerrenda Liburutegiko mikrositean ezagutaraziko da urriaren 20an, eta izena eman duten guztiei pertsonalki jakinaraziko zaie.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo