Sarrerak agortuta Ene Kantaken ‘Liluragarria’ haurrentzako ikuskizunerako

15.10.21
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak Liluragarria, gorputz barrura goaz antzerki musikala eskainiko du larunbat honetan, hilak 16, 17:00etan. Ene Kantak konpainiaren obra berriak sarrera agortuen kartela eskegi du jada.

Liluragarria Ene Kantak taldearen azken erronka da. Eneko eta Nerea gorputzean sartuko dira abentura berri bat bizitzeko. Ez dute liburu magikorik behar bidaia hau hasteko, edabe bat baizik. Gorputzaren barruan Lilu ezagutuko dute, oso zelula atsegina, garunaren eta gorputzeko beste organo askoren garrantziaz hitz egingo diena.

Gauza asko egin ditzakegu gorputz osasuntsu bat mantentzeko, modu osasuntsuan elikatzea, adibidez. Liluk zeliakia edo Dravet sindromea bezalako gaixotasunez hitz egingo digu; izan ere, gorputz guztiak makinak dira, baina guztiek ez dute berdin funtzionatzen. Lilurgarriarekin gure gorputzaren eta garunaren inguruan ikasiko dugu, baina gorputzak berak ere adiskidetasuna, berdintasuna edo ingurumenaren zaintza bezalako gauzak ikasiko ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako