Ermua Antzokiak 'La isla' antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan

19.10.21
Ermua Antzokia

2021eko kultur programazioak aurrera darrai eta asteburu honetan antzerki saio berri bat izango dugu Ermua Antzokian. Histrion Teatro konpainiak La isla aurkeztuko digu, Juan Carlos Rubiok zuzendu eta Gema Matarranz eta Marta Megias aktoreak protagonista dituen ekoizpena.

La isla norberaren bizitza eta besteena ulertzeko modu berezia da. Elkarri entzun gabe hitz egiten duen bikotea eta nahi gabe handitzen den distantzia. Adak eta Laurak gauero egiten diote aurre oinazeari, oinaze sakon eta, batzuetan, aitorrezinari, zeinak bere bizitzaz jabetu eta ihes egiteko inolako aukerarik ez dagoela konbentzitu baititu. Edo agian bai. Baina hori hala dela argi eta garbi aitortzeak bazter ilunegi eta bakarti batera eraman ditzake, kontzientzia izeneko txoko batera.

Ez gaude prest mina sentitzeko, baina hortxe dago, gure gorputzetan eta, batez ere, gure buruan. Munstroak al gara hortik ihes egin nahi izateagatik? Edo, besterik gabe, gizaki al da, besteen lepotik bada ere, izakirik maiteenengandik babestea? Sentitzen duguna eta besteen eta geure aurrean sentitzen duguna aitortu dezakegunetik bereizten duen lerro fin hori arakatzen du La islak. Bizitzearen minaz eta bizirik egotearen minaz hitz egiten du. Zeren, azken finean, denok baikara urez eta bakardadez inguratutako uharte bat.

La isla ostiral honetan, urriak 22, antzeztuko da Ermua Antzokian, 20:30etik aurrera. Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabanken leihatila digitalean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean