Ermuak ez ditu tasak eta ordenantzak igoko 2022an

28.10.21
Erakundea

Bigarren urtez jarraian, Ermuko Udaleko Osoko Bilkurak datorren ekitaldirako tasa eta ordenantza fiskalak bere horretan mantentzea erabaki du. Oraingo honetan, gainera, Udalbatzak aho batez bozkatu du 2022rako tasak ez igotzearen alde.

Aurreko urteetan, irizpide orokor gisa, zergen errebalorizazioa KPIren arabera jasotzea erabaki izan da. Baina Covid-19aren pandemiak eragindako egungo egoera sozial eta ekonomikoak ezohiko neurriak hartzera behartzen gaitu, ondorio larriak arintzeko. Horregatik, Gobernu Taldeak (PSE-EE/PSOE eta EAJ) aurkeztutako eta udal talde politiko guztiek onartutako proposamenak ez du igoerarik jasotzen.

Hala ere, udal azpiegituren kudeaketa eta erabilera bultzatzera bideratutako aldaketa batzuk planteatzen dira, hala nola Ermua Antzokia edo Lobiano Kultur Gunea, irabazi asmorik gabeko kolektibo eta elkarteen aldetik.

Juan Carlos Abascal alkateak azaldu duenez, alda daitezkeen tasa bakarrak kanpotik kudeatzen direnak dira: ura, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak kudeatzen duena, eta zaborrak, Debabarreneko Mankomunitatearen eskumenekoak direnak eta zerbitzuak bete ahal izateko igo daitezkenak, legeak ezartzen duenaren arabera.

Hona hemen joan den urriaren 26ko Osoko Bilkuraren bideoa, 2022ko Ordenantza Fiskalen eztabaida osoa ikusteko.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako