Udalbatzak Migraziorako Euskal Itunarekin bat dagoela berretsi du

29.10.21
Erakundea

Ermuko Udalbatzak bere atxikimendua eta konpromisoa berretsi ditu Migraziorako Euskal Itunarekiko, zeina aho batez onartu zuen ekainaren 29ko ohiko osoko bilkuran. Udalbatza kideek aste honetan modu sinbolikoan berretsi dute itunari emandako babesa, ekimenaren kartel grafikoarekin taldeko argazkia ateraz. Zinegotziak astearte gauean batu ziren udaletxeko eskaileran, urriko osoko bilkura amaitu ondoren. Lehenengoa aurrez aurre egin dena, Covid-19aren pandemiak eragindako osasun-larrialdietarako dekretua bertan behera geratu ondoren. 

Ermuak ekainean aho batez onartu zuen Migraziorako Euskal Itunaren (2018) printzipioak babestu eta ezartzeko asmoa, bere eragin-esparruan. Era berean, bere gain hartu zituen atxikimendu horren ondoriozko konpromisoak; izan ere, ‘atxikimendu horrek oinarrizko konpromisoa hartzen du oinarri dituen printzipio eta balioen inguruan, eta horren arabera jarduten du, bai norbanako mailan, bai erakunde mailan’. 

Itunari atxikitzeak ‘ageriko izenpetzea suposatzen du, bere funtsezko edukia eta adierazpen sinbolikoak onartzea, bere garatzen eta gizarteratzen laguntzea ahal den neurrian, eta, batez ere, oinarrian dituen printzipioak eta balioak egiazko bilakatzeko egiturak, araudiak eta protokoloak antolatzea’.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako