Olatz Salvador donostiarraren kontzertua Ermua Antzokian

02.11.21
Ermua Antzokia

Olatz Salvador musikari eta kantautoreak Aho uhal bere azken diskoa aurkeztuko du ostiral honetan, azaroak 5, arratsaldeko 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian.

Artista donostiarra oso gaztetatik hasi zen musikarekiko lotura garatzen. Haurtzaroan piano eta solfeo ikasketak egin zituen, eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen, modu autodidaktan. Musika ikasten jarraitu zuen ahots teknika, musika harmonia eta baxu klaseekin.

20 urterekin hammond doinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen Skakeitan taldean, eta gaur egun ere teklatu jotzailea da bertan. 2014. urtera arte ez zuen bakarkako lehen kontzertua eman Donostian, Bakarrik Hobeto jaialdiaren lehen edizioan. Emanaldi hau inflexio-puntua izan zen, eta bakarkako ibilbideari ekin zion, proiektu gisa finkatu arte.

Lehen kontzertu hartatik lau urtera iritsi zen Zintzilik, bakarkako debuta, estilo propioa zuen disko intimista. Orain, Olatz Salvador indartsu itzuli da Aho uhal bigarren lanarekin, eta Ander Zulaikak baterian, Jagoba Salvadorrek baxuan eta Mattin Saldiasek gitarran lagunduta abiatu du bira.

Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabanken leihatila digitalean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean