Ermua Antzokia: lau estreinu berri, zinemaren gozotasun epelean
Antzokiko aretoak lau estreinaldi berri proposatzen dizkigu bihar hasiko dugun zine aste berrirako. Aste honetan intrigazko thriller batez, road movie dramatiko batez, komedia espainiar batez eta western generoko animazio batez gozatu ahal izango dugu.
Zineklubaren saioak irekiko du programazioa. Bertan, ''Titane'' zinta jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dugu, azpitituluekin. Aurten estreinaturiko ekoizpen frantziarra, Julia Ducournauk zuzendua, Cannesko Urrezko Lehoia eta publikoaren saria jaso dituena Torontoko (Kanada) jaialdian. Gazte bat aireportu batean aurkitu dute; aurpegia ubelduta dauka eta Adrien Legrand izena omen du, duela 10 urte desagertu zen umea. Bere aitarentzat aurkikuntza amesgaizto luze baten amaiera izango da. Ostegun honetan, arratsaldeko 20:30etan.
Atal komertzialean datorren larunbatean eta astelehenean ''Supernova'' ekoizpen britainiarra izango dugu gozagai. Alzheimer gaixotasuna jorratzen duen road movie dramatiko bat da, 93 minutu irauten duen Harry Macqueen-ek zuzendua. Sam eta Tusker duela 20 urtetik dira bikote. Sam pianista da eta Tusker idazlea. Gaixotasunak Ingalaterran zehar bidaiatzera eramaten du bikotea bere furgoneta zaharrean, lagunak, senideak eta euren iraganeko lekuak elkarrekin bisitatuz. Larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean.
Sail honetako bigarren proposamena Fernando León de Aranoaren ''El Buen patrón'' ekoizpen nazionala da. Lanari buruzko komedia dramatikoa da, eta aktoreen artean Javier Bardem, Almudena Amor eta Fernando Albizu ditu, besteak beste. Julio Blanco, Espainiako probintzietako hiri batean balantza industrialak egiten dituen enpresa baten jabe karismatikoa, enpresa-bikaintasunaren tokiko sari bat lortzea erabakiko duen batzorde baten berehalako bisitaren zain dago. Emanaldia igandean izango da, 19:30ean, eta asteartean, 20:30ean.
Azkenik, gazteentzako saioan, ''Calamity'' animaziozko zinta proiektatuko dugu. Rémi Chayék zuzendutako ekoizpen frantsesa da. 1863an, Martha Janesek zalgurdi bateko zaldiak nola maneiatu ikasi behar du, horrela Estatu Batuetako mendebaldetik doan konboi batean parte hartu ahal izateko. Igande honetan, 17:00etan.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan