Ingelesezko ipuinak larunbat arratsalde dibertigarria pasatzeko

04.11.21
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak ikasturte honetako bigarren Story Time ingelesezko ipuin kontaketa saioa antolatu du larunbat honetarako, azaroak 6.

Ipuin saioaren izenburua My best friend da, eta bereziki 3 eta 7 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Virginia Moriones kontalariak dinamizatuko du ekimena.

Jarduera 17:30ean hasiko da Lobiano Kultur Gunean, eta sarrera doakoa da. Parte hartu ahal izateko, ordea, beharrezkoa da aldez aurretik tokia erreserbatzea 943 17 92 12 telefono zenbakira deituz edo WhatsApp bat (https://wa.me/34943179212) edo mezu elektroniko bat bidaliz biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Tokiak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Covid-19ari aurre egiteko eta ekiditeko neurriei jarraiki, 6 urtetik gorako neska-mutilek maskara erabili beharko dute derrigorrez.

Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez