'Rhum & Cía' taldeak 'Gran Reserva' 'ikuskizun fesko eta ezberdina aukeztuko du Antzokian

09.11.21
Ermua Antzokia

''Rhum & Cía'' taldeak ''Gran Reserva'' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian ostiraleko 20:30etatik aurrera. Ermuak pailazo taldearen talentuazgozatzeko aukera izango du, bere sorkuntzak originalak, freskoak, ganberroak eta ikusgarriak direlarik. Taldeak zirkua eta antzerkia uztartzen ditu, 75 minutu irauten duen erritmo biziko ikuskizunean. Sarrerak 15 €uro balio du eta aldez aurretik Kutxabanken webgunean, orotariko kutxazainetan, Lobiano Kulturgunean eros ditzakegu, edo beranduenik leihatilan emanaldia hasi arte.

Rhum & Ciak atseginez aurkezten du ''Gran Reserva'', azken urteetako uzta onenen emaitza den umorezko uztartze lana. Salda berezi bat, gorputzarekin, mota guztietako barietate autoktonoen nahasketarekin, eta bouquet bat txantxa onenekin; dena oso desorekatua. Eta, jakina, jatorri-deitura onenarekin: Rhum & Cia, asko lan egiten duen jendearen berezko talentuari amore ematen dakien zirkuko antzerki-konpainia: gag bakoitza magia-artez bezala sortutakoaren itxura landua eduki arren. Ordu asko, ekoizpen handia, non ezer ez zaion inprobisazioari uzten, publikoaren harridura eta algararen aurrean sortzen dena izan ezik.

Taldeko bost kideak zirku garaikidearen ordezkari bikainak dira, beren sorkuntzen antologia bat aurkeztuko digute, eta horien artean irudimena ezaugarri nagusi da, dituzten proposamen berriak bata bestearen atzean erakutsiz. Izkinaren bueltan bizitzearen eldarnioa: umore absurdua ukitu garratzekin eta istorio surrealistekin, ikuslearen alderdirik oldarkorrena esnatzea eta arrazionalena lokartzea bilatzen dutenak, bere egunerokotasuna ahaztu eta atseginez birsor dezan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean