Gure merkataritza- eta ostalaritza-sektorea dinamizatzeko jarduera hainbat egingo urte amaiera arte
Kaleko bizitza, hiriaren bihotz taupada da. Bizitza hori oso errotuta dagoen zerbitzu-sektore batean islatzen da, herritar gehienen beharrak asetzen dituen sektore batean, hain zuzen ere. Sektorearen oinarri dira merkataritza sare erakargarria eta goizetik gauera egoiliarren eta bisitarien eskaria estaliko duen ostalaritza zabala.
Gure udala lankidetza estuan ari da lanean eragileekin zerbitzuen sektorea dinamizatzeko. Lan partekatu horretan aurten hiru ekintza planteatu dira, eta beste aukera bat utzi da zabalik ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko. Eremu horretan, babes handiena izan duen proposamena kontsumitzailea tokiko erosketaren balioan kontzientziatzea izan da. Tokiko merkataritzak DNAren eta bere nortasunaren parte diren hurbiltasun- eta konfiantza-balioak, elkar ezagutzea eta O Km jatorriaren ezaugarria azpimarratu nahi ditu. Horregatik, hemendik urte amaierara bitartean hainbat ekintza egingo dituzte.
Ermuak zeregin horretarako Mondragon Unibertsitateko Leinn gradutik sortutako LUMA enpresa izango du bidelagun. Bertako sei kide gazteek 2022rako egutegi bat diseinatzea proposatu dute, gure herriko merkataritzaren indarguneak jaso eta nabarmentzeko. Ermuko saltoki guztiek parte hartuko duten egutegia, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin (EMOE) elkarlanean. Egutegi horrek herrian ditugun jarduerak taldeka erakutsiko dizkigu, eta bertako profesionalak hurbilduko. Almanaka hilero jarduera batean zentratuko da, eta hainbat adin-talderi zuzenduko. Egutegi hori Ermuko espazio eta jendearen irudiekin osatuko da. Argazkiak datorren astean aterako dira -azaroaren 17an eta 18an-, herriko leku ezberdinetan. Denda guztiek laster jasoko dute horri buruzko informazioa eta ize-emate agiria, nahi izanez gero izena eman eta parte hartu ahal izateko.
Herrian erosteak duen balioaz kontzientziatzeko kanpaina; 2022rako egutegia, ''Gilda'' pintxo anitz eta urte amaierako aldez aurreko kanpaikadak
Ostalaritzari dagokionez, abenduaren bigarren asteburuan -10., 11. eta 12an- onarpen handia duen elaborazio monografiko bati eskaintzea proposatu du LUMAk, zerbait hartzeko tabernetan elkartzen garen uneetan. Hautatutako elaborazio edo mokadutxoa ''Gilda'' pintxoa da, eta hori izango da izendatzaile komuna, zeina €uro 1eko prezioan eskainiko da kontsumizioekin batera. Mokadu hori nahi eran egin ahal izango da; librea eta establezimendu bakoitzak bere errezeta eta arrastoa utzi ahal izango du, baina guztietan pipermina (piperra) erantsi beharko da. Tokian-tokiko eta jatorriko deitura duena, gure udalak doan emango duena. Kanpainari atxikitzen zaizkion establezimenduetan eskainiko da edariari laguntzeko, eta horiek establezimenduek horretarako diseinatutako kartel baten bidez adieraziko dute.
Halaber, abenduko jaien barruan, urteko agurra antolatuko da berriro ere, kanpaikadak aurreratuta eta 2022 berriari ongietorria emateko. Azken urteotan egiten ari den ekitaldi honek parte-hartze handia izan du. Datorren abenduaren 18an egingo da.
Ermuko Udalak urteak daramatza merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko ekintzak lantzen. Duela bi urte bi prestakuntza-ekintza zehatz egin zituen; bata oinarrizko mailakoa eta bestea maila ertainekoa, sare sozialen erabilerari eta online posizionamenduaren hobekuntza lantzeari buruzkoa. Aurten, inkesta bat egin dio merkataritza-sektoreari, hiru ekintza zehatz planteatzeko eta ideia berriak biltzeko gune irekia bat utziz. Epe ertain eta luzera nahi dugun merkataritzari buruzko hausnarketa jasotzea zen helburua, merkataritza moldakorragoa, dinamikoagoa, ekologikoki arduratsuagoa, proaktiboa, egungoa eta egungo eta etorkizuneko kontsumitzaileen beharretara egokitua.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren