‘Arratsaldean kontu kontari’ euskarazko ipuin kontaketa saioa

15.11.21
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean kontu kontari zikloko euskarazko ipuin-kontaketa saio berri bat antolatu du larunbat honetarako, azaroak 20.

Narrazioaren izenburua Gauaren itzal artean da, eta 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago bereziki. Birjiñe Albira kontalariak dinamizatuko du saioa.

Jarduera 17:30ean hasiko da Lobiano Kultur Gunean. Sarrera doakoa da, baina bertaratu ahal izateko, aurrez tokia erreserbatu behar da 943 17 92 12 telefono zenbakira deituz, https://wa.me/34943179212 helbidera WhatsApp-a bidaliz edo biblioteca@udalermua.net posta elektronikora idatziz, haurraren izen-abizenak eta adina zehaztuta. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Covid-19a prebenitzeko ezarritako neurriak betez, derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea 6 urtetik gorako haurrentzat. Adin horretatik beherakoentzat ere maskara erabiltzea gomendatzen da, haiek eta gainerako haurrak babesteko neurri gisa.

Etenaldiak saihesteko, bertaratutakoei puntualtasuna eskatu zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez