A. Garmendia eta J. Plazaola k 'Losers' antzezlanea aurkeztuko Antzokian

16.11.21
Ermua Antzokia

''Txalo produkzioak'' ''Losers'' (galtzaileak) izenburuko antzezlana aurkeztuko du aste honetan Ermua Antzokian, San Martin kulturalaren baitan. Ostiralean izango da, 20:30etatik aurrera, euskarazko emanaldian, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola bikote ezagunaren partaidetzarekin. Sarrerak 10 €balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Kutxabanken webgunean, orotariko kutxazainen sarean, Lobiano Kultur gunean edo, emanaldia hasi baino lehen, aretoko leihatilan.

Marta Buchacak idatzitako komedia erromantikoa da, Begoña Bilbaok zuzendua eta ordubete eta hiru laurdenetan zehar garatzen dena. Protagonistek oso binomio dibertigarria osatzen dute.

Sinopsia

Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe... Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.

Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat.

Manuelek eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antzean bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute...

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan