‘Innpulso Emprende' ekimenaren bosgarrenak berrikuntza sozial eta teknologikoko enpresa bi saritu ditu
Barakaldoko Alterity (Bizkaia) eta Villenako (Alacant) Integrados dira sarituak; aipamen berezia jaso duelarik Ejea de los Caballeroseko (Aragoi) Mecanus izenekoak
Innpulso Sareak urteko topaketarik behinenak bosgarren edizioa ospatu zuen atzo Viladecansen, eta hogeita hamar alkate baino gehiago bildu zituen bertako udalerrietako ekintzaile berritzaileekin ''Innpulso Emprende'' ekitaldian. Teresa Riesgo Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Berrikuntzako idazkari nagusia izan zen sari banaketaren buru. Saritutako enpresak izan ziren Integrados, Villenakoa (Alacant), Gizarte arloko Proiekturik Berritzaileenagatik, eta Barakaldoko Alterity, Proiektu Teknologiko Berritzaileenagatik. Gainera, aipamen berezia egin zitzaion Ejea de los Caballeroseko Mecanus enpresari, sare sozialetan hedapen eta interakzio handiena sortu izanagatik.
Innpulso Emprende ekitaldia ezin izan zen iaz egin Covid-19aren pandemiaren ondorioz, eta urteroko topagunea da Innpulso Sareko 63 hirietako alkateentzat. Erregidoreek udalerri bakoitzeko enpresa txiki eta ertain (ETEak) eta startup berritzaileenak aurkezten dituzte.
Innpulso Sareko presidentekide Juan Carlos Abascalek, Ermuko alkateak, eta Carles Ruizek, Viladecanseko alkateak, ''Innpulso Emprende'' ekimenaren bosgarren edizioa ireki zuten. Biek nabarmendu zuten ekitaldi horren garrantzia hirien egungo erronkei irtenbideak proposatzen dizkieten eta zerbitzu publiko eraginkorragoak ematen laguntzen duten proiektu berritzaileak ikusarazteko.
Ines Torremochak, salmenten eta ekintzailetzaren aholkulari eta coach-ak, saioa dinamizatu zuen eta parte hartu zuten 33 hiriek beren udalerriko enpresa berritzaileak aurkeztu zituzten aurkezpen labur baten bidez. Aurtengo edizioaren zeharkako gaia Klimatikoki Neutra Hiriak (100 Climate-Neutral Cities by 2030 - By and for the citizens) izan da, Europako Batzordeak bultzatua.
Enpresa edo proiektu ekintzaile bakoitza udalerri bakoitzeko alkateak aurkeztu du labur-labur, egun osoan erabili den formatu arin eta dinamikoan.
Ermuak ''D1G1T0M1CA'' proiektua eta bere sustatzailea aurkeztu ditu
Juan Carlos Abascale alkateak Francisco ekintzailea aurkeztu zuen ''Digitomica'' proiektuarekin. Ermutik abiaraziko du bere estrategia herritarrak digitalki eta teknologikoko alfabetatzeko, hasieran bertakoak eta ondoren biztanleen gaitasun digitalak hobetu nahi dituzten Espainiako udalerri guztiena. Konputazioa informatikaren sinonimoa da, eta ordenagailuen bidez informazioa automatikoki tratatzeko garatutako teknologiari dagokio. Konputazioa zientziei eta teknologiari buruzko diziplinek osatutako ezagutza-arlo bat ere bada, datuen prozesamendu automatikoaren oinarriak modu teorikoan zein praktikoan aztertzeko.
Alfabetatze digital horri esker, biztanleek eta enpresek sarbidea izango dute gailu elektronikoetara eta Internet plataformara, horiez baliatuz arazoak nola konpondu eta ordenagailuen hizkuntza hobeto ezagutzeko parada izanik. Alkatearen hitzetan, "erronka handia da haur eta gazteei tresna didaktikoak eta lanerako adinean dauden biztanleei aukera berriak irekiko dizkieten prestakuntza-programak eskaintzea. Proiektu honek digitalizazioak sor diezazkigukeen aukerei heltzen lagunduko digu, eta gure udalerriarentzat enplegua eta balio erantsia sortzeko itxaropena areagotuko du".
Proiektu berritzaileeneak saritu dira
Epaimahaia Jose Bayonek (Enisako kontseilari delegatua), Catalina Balseirok (Bartzelonako Berrikuntza eta Ezagutzako zuzendaria), Ana Palenciak (Unilever Espainiako Komunikazio zuzendaria) eta Albert Torrasek (Bartzelonako Aldundiko Ehun Ekoizpen Zerbitzuko teknikari aholkularia) osatu dute, eta lan zaila izan dut aurkleztutakoen arteatik bi proiektu irabazleak aukeratzeko. Horretarako, hainbat irizpide baloratu dituzte, hala nola ideiaren heldutasuna, proiektuaren bideragarritasuna, berrikuntza-maila, taldearen gaitasuna eta esperientzia eta proiektuak lurraldean duen eragina.
Teresa Riesgo Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Berrikuntzako idazkari nagusiak eman zituen sariak. Saritutako enpresak Villenakoa (Alacant) Integrados izan zen, Gizarte arloko Proiektu Berritzaile gisa, eta Barakaldoko Alterity, Teknologiaren arloko Proiektu Berritzaile gisa.
Innpulso Emprende talentuaren erakusleiho bat da, sustapen aukera ezin hobea beste udalerri batzuetara, merkatu potentzialetara eta balizko eragile inbertitzaileetara proiektatzeko aukeraz gozatu duten tokiko enpresentzat.
Lotutako albisteak

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere