Dramak, espioien abenturak eta animazioa Ermua Antzokiaren asteburuko zine proposamenean

24.11.21
Ermua Antzokia

Azaroko zine programazioa asteburu honetan amaituko da Ermua Antzokian. Hilabeteari agur esateko gaurkotasun handiko beste lau film berri ikus ahal izango ditugu pantaila handian, ostegunetik asteartera gozatzeko. Programazioari ostegunean ekingo diogu, zineklubarekin., non ''Las fantasías'' titulukoa proiektatuko den. Fenkinos anaiek -David eta Stephanek- zuzendutako filmak 102 minutu irauten ditu. Sexualitateari eta pornografiari buruzko drama da, jatorrizko bertsioan azpitituluekin ikusi ahal izango duguna. Beren fantasia ezkutuenei aurre eginez, sei bikote beren bizitza intimoaren alderdi ilunenak aztertzen saiatzen dira. Plazerra lortzeari buruzko sei galdera planteatuko. Ostegun honetan, 20:30ean.

Atal komertzialean, larunbatean eta astelehenean, ''El espía inglés'' luzemetraia britainiarra ikusteko aukera izango dugu, benetako gertakarietan oinarritutako espioien eta gerra hotzaren drama. Dominic Cookek zuzentzen du 110 minutu irauten duen filmak, Estatu Batuen eta Errusiaren arteko Gerra Hotzean ingeniari bat MI6 inteligentzia zerbitzu britainiarrean espioi gisa infiltratzen dela kontatzen duenak. Larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean proiektatuko da.

Igande eta asteartean Ridley Scott zuzendariaren azken filma ikusi ahal izango dugu, Erdi Aroko abenturak kontatzen dituen ''El último duelo'' izeneko estreinaldia. Ekoizpen estatubatuar honek 155 minutu irauten du eta aktore ezagunak bildu ditu: Matt Damon, Adam Driver, Ben Affleck eta Jodie Comer, besteak beste. Frantzian girotuta dago, 1386an, eta zaldun baten eta ezkutari baten arteko liskarra kontatzen du, lehenak bigarrenari emazteaz abusatzea leporatzen baitio. Igandean 19:30ean eta asteartean 20:30ean ikusi ahal izango dugu. 

''Ron da error'' tituluko animazio britainiarrak itxiko du zinema-aretoaren eskaintza. Igandean proiektatuko dugu, 17:00etan, ikusle gazteenentzat. Robotak haurren lagunik onenak bihurtu diren mundu batean girotuta dago, eta Barney 11 urteko mutikoaren istorioa kontatzen du. Bere lagun robotak erabat funtzionatzen ez duela jakingo du, garraioan kaltetu egin dutelako.

Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu Ermua Antzokiko mikrositean.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan