Tecnaliak eta Ermuko udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute, hiri laborategi digitala garatzeko
Esperimentazio-ingurune bat sortuko dute soluzio teknologikoen aplikazioak (IKTak eta IoT) simulatzeko eta probatzeko, ingurune errealetan hedatu eta merkaturatu aurretik. Ingurune hori baliagarria izango da, oro har, enpresa guztientzat eta, bereziki, Izarra Centreko IoT laborategian daudenentza
Tecnaliak, Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapeneko zentrorik handienak, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Ermuko udalarekin, proiektu pilotu bat garatzeko eta esperimentazio-ingurune bat sortzeko, Izarra Centreko IoT Laborategiko enpresei zein inguruko beste enpresa batzuei balio izan diezaieten konponbide teknologikoen aplikazioak simulatzeko eta probatzeko, benetan hedatu eta merkaturatu aurretik. ''Biki digitala'' deritzan (Sandbox edo Digital Innovation Hub) kontzeptuaren froga izango da. Building Technologies dibisio operatiboko zuzendariak, Javier Urreta ermuarrak eta Juan Carlos Abascal alkateak sinatu dute gaur eguerdian akordioa
Lankidetza horren bidez egiaztatu nahi dute bideragarria ote den ala ez, IKT soluzioekin lotutako I+G+Bko jarduerak garatzeko azpiegitura bat izatea. Alderdiek "hiri adimenduna" (Smart City) kontzeptuaren inguruko aukera eta eskaera teknologikoei erantzutea bideragarria den aztertu eta jakin nahi dute.
Ez dute produktua lortu nahi, baizik eta baliozkotzea Smart City-ren inguruko IKT soluzioekin lotutako I+G+b jardueretarako azpiegitura bat izatea bideragarria dela
Ermuko udalerriak aplikazio esparruak eskainiko dizkio proiektu pilotu horri, udalaren plangintza estrategikoko eta hiri-plangintzako tresnekin lerrokatuta, hala nola Hiri Agenda berriarekin, Irisgarritasun Planarekin edo erreferentziazko beste plan batzuekin. Administrazioak eskuragarri jarriko ditu herritar guztiek eskuragarri dituzten hiriko aktiboei, aktibo soziodemografikoei, ekonomikoei eta erabilerei buruzko datuak. Eraikinen edo azpiegituren energia-kontsumoaren, azpiegitura kritikoen larrialdi-alertako sistemen (ezpondak, uholde-arriskuaren mailak eta abar) eta/edo hiri-zerbitzuen azpiegituren kasuetan aplikatzeko interesgarria den beste informazioa.
Era berean, udal azpiegiturak eta aktiboak planifikatzeko, mantentzeko eta jarduteko analisi prediktiboan pilotuak izan ditzakeen aplikazioak identifikatu eta horien inguruko datuak jarriko ditu proiektuan.
Proiektu pilotua denez, ez da alderdien arteko ordainsaririk aurreikusten, eta bakoitzak bere gain hartuko ditu hitzeman eta gain hartutako jardueren kostuak. Proiektuak jarraipen-batzorde bat izango du, gutxienez hiruhilekoan behin bilduko dena.
Lotutako albisteak

Aurretiko hitzorduak gaurtik aurrera har daitezke, dauden 32 plazak bete arte

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago

Udalak eskaintzen dituen zerbitzu gehienak 08:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik uztailean eta abuztuan