‘Spencer’, ‘Way Down’, marrazki bizidunak eta ‘Fue la mano de Dios’ filmak proiektatuko ditu

03.12.21
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak zine programazio erakargarria du abendu honetarako. Hilabete honen lehenengo asteburua jai-egun batzuei batuko zaie eta azken estreinaldiez gozatzeko aukera paregabea izango dugu zinean gozatzeko gustu guztietarako proposamen ezberdinekin.

Larunbatean eta astelehenean Pablo Larrain zuzendariaren ''Spencer'' zinta ikusi ahal izango dugu. Aurtengo ekoizpen txiletarra da. Diana Spencerri buruzko biopic bat da, Lady Di izenez ezaguna. 90eko hamarkadaren hasieran, asteburu erabakigarri batean Diana printzesa konturatu zen Charles printzearekin zuen ezkontza ez zebilela egoki. Larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean.

Igande eta asteartean, Jaume Balaguerok zuzendutako Way Down'' ekoizpen nazionala proiektatuko da. Akziozko thriller hau aurten bertan estreinatu da, eta, besteak beste, Luis Tosar, José Coronado eta Emilio Gutiérrez Caba aktoreek parte hartzen dute. Espainiako Bankua, ustez, menderaezina da eta ezin da lapurtu. Horrek ez du izutzen ingeniari gazte eta distiratsua, banku barrura nola sartu esateko kontratatu dutena. Helburua hamar egun baino egongo ez den altxorra lapurtzea da. Igandean 19:30ean eta asteartean 20:30ean.

Igande arratsaldean, gaztetxoenek marrazki bizidunetako filmarekin gozatu ahal izango dute: ''Dos colegas y las Gran Bestia''. Norvegiako zinta entretenigarria, 70 minutu irauten duena. Igandean 17:00etan.

Azkenik, osteguneko zineklubean, ''Fue la mano de Dios'' zinta proiektatuko da. Paolo Sorrentino Oscar saria irabazita duen zuzendariak mutil baten istorioa aurkezten du, Fabietto Schisa, laurogeiko hamarkadako Napoles zurrunbilotsuan. ''Fue la mano de Dios'' filmean, ezuste pozgarrietarako lekua dago, Diego Maradona futbolari ospetsuaren etorrera, esaterako, eta espero zitekeen tragedia baterako. Veneziako Epaimahaiaren Sari Nagusia. 20:30ean.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu