Lobiano elkarteak eman du pintxo onena hautatzeko bozkatu zutenen artean zozketatutako oparia

01.12.21
Gizartea

Lobiano Elkarte Gastronomikoak 2021eko Gastronomia Jardunaldien barruan antolatzen duen pintxo lehiaketaren bozketa herrikoiari dagokion produktu-sorta banatu zuen atzo arratsaldean. Opari hori Roberto Blanco upeltegiak eman du eta zozketa bidez esleitu da, edizio honetako pintxo onena aukeratzeko bozketa elektronikoan parte hartu zuten pertsona guztien artean. Zozketako emaitzaren arabera, oparia Laura Cid emakumeari egokitu zitzaion, zeinak atzo pozarren jaso zuen Pili Martin eta Vicente Galan Lobiano Elkarteko kideen eskutik

Zearkaleko ''Mojito Club Kiska'' tabernak irabazi du Ermuko 2021eko pintxo lehiaketa, zeina urriaren 28tik azaroaren 7ra bitartean jokatu den, XXI. Jardunaldi Gastronomikoen baitan, Lobiano Elkarte antolatzaileak bere sare sozialaren bidez ezagutzera eman duenez. Andoni Perez Kiskako sukaldaria lehen postuan geratu da, "Singapur" proposamenarekin. Elaborazio horrek "brioche", "hirugihar" eta "ozpin zitriko" biltzen zituen osagai gisa. Epaimahai Teknikoak hori aukeratzeaz gain, ''Singapur'' pintxoak publikoaren saria ere jaso du, herri-bozketa bidez

Lehiaketako emaitza hau izan da: bigarren pintxo onenaren saria Gastrobar Sagarraren "Pulet Pork" proposamenarentzat izan da. Giroa Kafetegiaren ''Oilaski'' lanak irabazi du Km 0 produktuaren saria. Eta azkenik, pintxo tradizionalaren saria Urkaregi Jatetxeko ''Gilda?'' mokaduarentzat izan da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko