Rodrigo Cuevasek folkaren oinarriak astindfuko ditu 'Trópico de Covadonga' ikuskizunarekin

09.12.21
Ermua Antzokia

Rodrigo Cuevas artistak emanaldia eskainiko du bihar Ermua Antzokian, 20:30etatik aurrera. Asturiarrak bere azken ikuskizuna aurkeztuko du, "Trópico de Covadonga" izenekoa. Folklore tradizionala apurka berritzen ari da. Hala aldarrikatzen dute belaunaldi berriek, eta Cuevas da modernizazio horren adierazle nagusia. Sustraiko musika, ikuspegi pertsonal eta bakarretik. Sarrerak 12 €balio du eta Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean eta kutxazainen sarean edo leihatilan eros dezakegu ikuskizuna hasi baino lehen. 

Rodrigo Cuevas asturiarrak jantzi eta soinu elektronikoz janzten du folka; bere showetan umorea, erotismo dosi batzuk, bideo proiekzioak eta koreografiak txertatzen ditu. Trópico de Covadonga bere bakarkako hirugarren ikuskizun eszenikoa da, "Electrocuplé" eta "El Mundo por Montera" ikuskizunen ondoren.

Gaur egungo artistarik sailkaezinenak bere ikuskizun berria aurkezten digu, "Trópico de Covadonga". Folklore eta elektronika asaldura, landa divismoa eta umorea, erotismo elegantea, hedonismoa, eskubide negoziaezinen ospakizuna, koreografia garaikide ederrak, bat egiten duen eszenaratzea vintage elementuak, bideo proiekzioekin eta jantziekin batera, beste behin ere, ez du inor axolagabe uzten: mundu guztiak klonatu nahi luke, baina berak ez beste inork ez daki nola egin. Ermua Antzokian, ostiral iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako