Arratsaldean 'Kontu Kontariren' gabonetako saioa

13.12.21
Udal Liburutegia

Abenduaren 18an, larunbata, Liburutegiak antolatuta, "Arratsaldean kontu kontari" euskarazko aurtengo azkenengo ipuin kontaketa saioa izango da.

Ipuin saioaren izenburua "Flobin Gabonetako ipuinekin" da eta 4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendua dago. Ipuin kontalaria Xabi Flamarique izango da.

Jarduera Lobiano Kultur Gunean izango da. Sarrera doakoa da. Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu behar da plaza, abenduaren 13tik (astelehena) aurrera 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo helbide elektroniko bat, biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

COVID-19a prebenitzeko neurri gisa, nahitaezkoa da maskara erabiltzea 6 urtetik gorako haurrentzat, eta maskara adin horretatik beherakoentzat erabiltzea gomendatzen da, haiek eta gainerako haurrak babesteko neurri gisa.

Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez