‘Hnuy Illa' ikuskizuna eta Sarrionaindiaren unibertsoa gozagai Ermua Antzokian

14.12.21
Ermua Antzokia

Kukai Dantzak eta Tanttaka Antzerki taldeak "Hnuy Illa" ikuskizuna aurkeztuko dute Ermua Antzokian ostiral honetan 20:30etatik aurrera. Poesia, dantza, ikus-entzunezkoak eta musika elkarrekin bizi dira agertokian, elkarri lagunduz ikuskizun iradokitzailea eratzeko. Dantza da bere hizkuntza nagusia, izaera garaikide nabarmena duen euskal dantza tradizionala. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurreko salmentan eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabank entitatearen webgunean eta kutxazainen sarean, baita txarteldegian ere emanaldia hasi aurretik. ''Hnuy Illa''k 2009ko Max Saria jaso zuen, ikuskizun errebelazio kategorian.

Joseba Sarrionandiak poema liburu bat argitaratu zuen 1995ean, euskal literaturan mugarri izan zena: ''Hnuy illa nyha majah yahoo''. Bertan, 1985 eta 1995 urteen artean idatzitako poemak bildu zituen. ''Hnuy Illa'' ikuskizuna liburu hartako poema sorta batean oinarritzen da. Kukai Dantza taldeak, Tanttaka konpainiarekin elkarlanean, liburu horen poema zenbait berreskuratzeko lana egin du. Mireia Gabilondo zuzendari eszenikoak eta Jon Maya koreografoak Joseba Sarrionandiaren eta haren hitzak oinarri hartuta ehundu dute ikuskizuna eta autorearen unibertsoa. Oso ikuskizun iradokitzailea eraiki dute. ''Ate bat irekitzea bezalakoa da, zerbait berria gerta dadin: ez tonu alaiarekin, agian malenkoniatsuarekin...'' 2008an sortutako ikuskizuna, Kukai Datza eta Tanttaka Teatro konpainiek 2020an berrikusi eta eguneratua, publikoari berriro eskaintzeko.

Dantzari hauek parte hartzen dute ikuskizunean: Alain Maya, Aritz López, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena. Jatorrizko musika Iñaki Salvadorrena da.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean