‘La casa Gucci’ filmaren glamourra protagonista Ermua Antzokiko zine programazioan
Ermua Antzokiaren 2021eko azkenaurreko zine asteak lau zinta berri aurkezten dizkigu publiko guztientzat. Programazioa ostegun honetan, hilak 16, hasiko da zineklub saioarekin, eta bertan Seis dias corrientes izango dugu ikusgai. Neus Ballus zuzendariaren komedia honek Valero, Moha eta Pep Bartzelonako kanpoaldeko iturgintza eta elektrizitate enpresa txiki bateko langileen bizitza kontatzen du. Protagonistek konponketa bati aurre egin behar diotenean sortzen diren egoerak kontatzen dituzten sei kapituluk osatzen dute zinta. Kapitulu bakoitza euren lan-asteko egun bati dagokio, eta protagonisten eta haien zerbitzuak eskatu dituen bezeroaren artean ezartzen den harremanaren inguruan eraikitzen da, umore-, arintasun- eta egunerokotasun-geruza baten pean. Seis dias corrientes 20:30ean proiektatuko da jatorrizko bertsioan (katalana, gaztelania eta bereberra) azpitituluekin.
Zine komertziala larunbat honetan hasiko da, 19:30ean, Arantxa Echevarria zuzendari bilbotarraren La familia perfecta filmaren lehen emanaldiarekin. Belen Rueda, Carolina Yuste eta Jose Coronado dira komedia honetako protagonistak, Gonzalo de Castro, Pepa Aniorte eta Jesus Vidal aktoreekin batera, besteak beste. Bizitza eredugarria daramala eta guztia kontrolpean duela uste du Luciak. Ezkondu zenetik, familia zaintzera bideratu ditu bere ahalegin guztiak, berarentzat familia perfektu baten ideala dena lortu duen arte. Dena dela, guztia maldan behera eroriko da Sara, semearen neskalaguna, agertzen den egunean: neska gazte, aske eta lotsagabea da, eta bere familia Luciak bere semearentzat beti amestu izan duen ideiatik oso ezberdina da. La familia perfecta astelehenean ere emitituko da 20:30ean.
Asteko bigarren film komertziala La casa Gucci izango da, Ridley Scott zuzendariaren lan berria, Lady Gaga, Adam Driver, Al Pacino, Jared Leto eta Jeremy Irons aktoreekin. Sara Gay Fordenen The House of Gucci: a Sensational Story of Murder, Madness, Glamour and Greed liburuak jasotzen duen benetako istorio zirraragarrian oinarritzen da drama kriminal hau, eta Maurizio Gucci Gucci moda inperioaren sortzailearen bilobaren hilketaren inguruan dihardu, 1995ean. Hiru hamarkadatan zehar, maitasuna, traizioa, gainbehera, mendekua eta, azken finean, hilketa, abizen baten benetako esanahia, balioa eta familia batek bere kontrola lortzeko zein urrun irits daitekeen erakusten digu zintak. La casa Gucci igandean 19:30ean eta asteartean 20:30ean izango da ikusgai.
Haurrentzako zinemari dagokionez, igandean, 17:00etan Una familia feliz 2 animaziozko zinta proiektatuko da. Baba Yaga eta Renfield Mila Starr munstro ehiztariaren atzaparretatik erreskatatzeko, Wishbone familia banpiro, Frankenstein, momia eta otsoa bihurtuko da berriro. Bere hiru saguzar maskoten laguntzarekin, gure munstro familia munduan zehar dabil berriz ere bere lagunak salbatzeko, munstro-ezagun berriak egiteko eta, azkenik, inor ez dela perfektua konturatzeko: akatsak dituztenek ere zoriontasuna aurki dezakete.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan