'Ermua, Haurren Lagun den Hiria' seinaleak estreinatu ditu Haurren Kontseiluak

17.12.21
Ermua, Ciudad Amiga de la Infancia
Hezkuntza

Haurren V. Kontseiluak bilera berezia egin du gaur, abenduak 17, Izarra Centren. Udalerriko bost ikastetxeetako kontseilari txikiek Ermua 2021-2025 aldirako Haurren Lagun den Hiri gisa identifikatzen duten trafiko seinaleen inaugurazio ekitaldian parte hartu dute.

Isidro Elezgarai UNICEFeko Euskal Herriko Batzordeko lehendakariak eta Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak aurkeztu dute Udaleko aholkularitza organo gazteenaren bilera. Saioan, Elezgaraik UNICEFek egiten dituen lanen berri eman die parte-hartzaileei, haurrak atzean gera ez daitezen eta beren eskubideak izan ditzaten bermatzeko. Bestalde, alkateak Kontseiluak egiten duen lana azpimarratu du, haurren ikuspuntua kontuan har dadin gure herria eraikitzeko eta hobetzeko orduan.

Elezgarai eta Abascalen aurkezpenen ondoren, kontseilariek Ermua Haurren Lagun den Hiria dela identifikatuko duten hiru trafiko seinaleen atzealdea errotuladoreekin sinatzeko aukera izan dute. Seinale horiek herriko sarreretan egongo dira ikusgai. Gainera, Udal Brigadak hiru seinaleetako lehena nola jarri duen ikusteko aukera izan dute haurrek Izarra Centre parean. Beste biak San Lorentzoko eta Okin Zuriko sarreretan kokatuko dira.

Aurtengo erronka: Jokoaren Eguna

Ostiral honetako saioa jai giroan egin bada ere, Haurren V. Kontseiluak lanean jarraitzen du 2021/2022 ikasturte honetarako proposatutako erronka betetzeko: Jokoaren Eguna antolatzea Ermuan.

Kontseilua osatzen duten Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako 32 haurrak lankidetzan ari dira Adinekoekin Hiri Lagunkoia proiektuko kideekin, adin guztietako herritarrei zuzendutako eguna prestatzeko. Izan ere, jokoak onura asko ekartzen dizkio komunitateari nahiz norbanakoari, eta herritar guztien jolas-eskubidea defendatu eta aldarrikatu nahi da. Horrela, sozializazio-espazioak berreskuratzen dira, adin guztietako pertsonen arteko komunikazioa eta ongizate pertsonala bultzatzen da, inguratzen gaituen mundua ezagutzea eta mundura egokitzea ahalbidetzen du, eta kontzentrazioa eta memoria bezalako arreta-prozesuak garatzen laguntzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Imagen
03.11.25
Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da
Imagen
30.10.25
Abian da Ermuko Haurren Kontseilu berria!

12 kontseilari txikiek Errekalde egokitzeko proposamenak landuko dituzte ikasturtean zehar