Urtarrilaren 6ra atzeratu da ‘Botadun katua’ haurrentzako klasikoa

23.12.21
Ermua Antzokia

Datorren abenduaren 27an Ermua Antzokian egitekoa den Botadun katua haurrentzako ikuskizuna urtarrilaren 6an izango da, Glu Glu konpainiako aktoreetako baten osasun arrazoiak direla eta.

Erositako sarrerak baliozkoak dira data berrirako. Hala ere, sarrerak itzuli nahi dituztenek Ermuko Udaleko Kultur zerbitzuekin harremanetan jarri beharko dute 943 708 700 telefono zenbakira deituz.

Barkamena eskatzen dizuegu aldaketa honek eragin ahal izan dituen eragozpenengatik, eta eskerrak eman zuen ulergarritasunagatik.

Botadun katua antzezlana Charles Perraulten El Gato con Botas ipuin klasikoaren egokitzapen originala da. Ugaitz Alegriak zuzendu du Galder Perezek sortutako obra eguneratu hau.

Antzezlanak herri urrun bateko amona bat aurkeztuko digu, bere bilobak biltzen dituena haurren gurasoak lan eta diru bila joan diren bitartean. Ikasi eta ongi pasatu dezaten, amonak bilobak proban jarriko ditu jolasen bidez.

Inoiz ahaztuko ez duten egun batean, amonak etxeko objektu zahar bat aukeratuko du haur bakoitzarentzat, eta bere herentzia izango dela azaldu die. Biloba bakoitzak gazteluaren magia ezagutzeko erronkari aurre egin beharko dio, esleitu zaion objektua erabiliz.

Emanaldia ordubetekoa izango da, eta 3 urtetik gorako haurrentzat gomendatzen da. Helburua dantza eta abestiz betetako emanaldi komiko bat aurkeztea da, non abentura eta jolas moduan, familiako ikusleek gure ondare kulturala eta ipuin herrikoiak berreskuratuko dituzten.

Botadun katua urtarrilaren 6an arratsaldeko 17:00etan hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak 4 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Antzokiko leihatila digitalean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean