Liburutegiak ordutegi bereziak ezarri ditu Gabonetarako eta azterketa garairako
Ermuko Udal liburutegia itxita egongo da abenduaren 24an, 25ean 26an eta 31n, eta urtarrilaren 1ean, 2an eta 6an. Abenduaren 30era arte, ohiko ordutegia mantenduko da, hau da, 9:30etik 20:30era emango ditu zerbitzuak, etenik gabe.
Udal zerbitzuak gogorarazten du aretoan egon ahal izateko, ikasteko nahiz prentsa edo aldizkariak irakurtzeko, beharrezkoa dela Covid ziurtagiria aurkeztea instalazioetara sartzean, baita maskara eramatea ere. Liburuak edo bestelako materialak maileguan itzuli edo hartu besterik egin nahi ez bada, ez da pasaporte hori eskatuko.
Bestalde, urtarrilaren 3tik 31ra, biak barne, eta azterketa-egunak direla eta, irekitzeko ordutegia gaueko 12ak arte luzatuko da, ostiraletan eta jai-bezperetan izan ezik. Hori horrela, astelehenetik ostegunera liburutegia 9:30etatik 00:00etara irekiko da. Ostiraletan ohiko ordutegia mantenduko da, 9:30etatik 20:30etara. Asteburuetan, berriz, 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara irekiko da, larunbatetan zein igandeetan. Ordutegi horretan bertan irekiko da 2022ko urtarrilaren 7an, ostirala izan arren.
Liburutegiak gogorarazten du azterketen aparteko ordutegietan ikasketa-gelaren zerbitzuak bakarrik funtzionatzen duela, eta ezin direla liburuak edo bestelako dokumentuak itzuli, ezta maileguan eraman ere. Hori ere horrela izango da, puntualki, ostiralean (7) eta larunbatean (8); izan ere, bi egunetan liburutegia ikasteko gune gisa soilik irekiko da.
Urtarrilaren 15ean, 22an eta 29an, larunbatetan, ordea, liburutegiak 9:30etik 13:30era emango ditu zerbitzu guztiak. Arratsaldean, berriz, ikasgela gisa bakarrik irekiko da.
Egun bakoitzeko ordutegi espezifikoa kontsultatzeko, ikusi ezazu lerro hauen azpian uzten dizugun egutegia.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo