Amaia Galindo eta Sarah Serrano idazle ermuarrek euren lanak aurkeztuko dituzte Lobianon

27.12.21
Udal Liburutegia

Abenduaren 30ean, 19:00etan, euren argitalpenez, poesiaz eta prosa poetikoaz hitz egingo dute Maite Lorenzo artistarekin batera

Amaia Galindo de Paula 1981ean jaio zen; Sarah Serrano, hamar urte geroago. Biek dute idazteko grina, eta jaioterria partekatzeaz gain, argitaletxe berbera dute. Azken horri esker, batera aurkeztu ahal izango dituzte euren azken lanak.

Abenduaren 30ean, 19:00etan, Amaiak eta Sarahk liburu bana aurkeztuko dute Maite Lorenzo aktorearekin batera, Ermuko Udal liburutegiak antolatutako poesia tailerreko dinamizatzailea. Honek testuak errezitatuko ditu, ikus-entzuleengana modu berezian iritsi daitezen. Topaketa Lobiano Kultur Gunean izango da, eta sarrera doakoa da.

Amaia ameslariak hitzez transmititu nahi du bihotzarekin izan ezik lortu ezin dena. Eta hori egin du Retales de un instante contigo bere lehen lanarekin: gizakiaren gauzarik politenean barneratzeko istorio labur bat: sentimenduak. Gainera, urritik, Yurre Ugarte idazleak ematen duen eta Udal liburutegiak antolatzen duen sormenezko idazketa tailerrean parte hartzen ari da.

Sarah gordinak hamarkada erdi baino gehiago darama hedabide ezberdinekin kolaboratzen, Metal Hammer Magazine Alemaniako rock musika aldizkari klasikoarekin, esaterako. Creciendo bere lehen prosa poetiko eta gogoeta liburua da, hamar urte baino gehiagotan zehar idatzia bere amonaren etxeko ganbararen teilatupean.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"