‘Epa Txiki!', familia osoarentzako musika eta dibertsioa, urtea erritmo onarekin amaitzeko

28.12.21
Ermua Antzokia

Demode Quartet konpainiak Epa Txiki! ikuskizuna aurkeztuko du ostegun honetan, hilak 30. Bertan, lau komiko xelebre bere teoria erakusten saiatuko dira: munduko musika estilo guztiek euskal folklorean dute jatorria.

Iker Huitzi, Joli Pascualena, Mikel de la Fuente eta David Roscok familia osoarentzako 50 minutuko ikuskizun musikal hau aurkezten dute, testu dibertigarriekin, koreografiekin, umorearekin eta garai guztietako euskal klasikoen tokiko bertsioekin. Emanaldiaren ikusle nagusiak haurrak izan arren, helduagoei egindako keinu konplize bat baino gehiago ditu.

Ikuskizuna ostegunean, hilak 30, arratsaldeko 17:00etan hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak 4 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabankeko leihatila digitalean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean