Ermua Antzokiak zine urte berriari hasiera eman dio

05.01.22
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak zine programazio berri bat hasiko du 2022ko lehen aste honetan. Urtarrilean bonuak 16,90 € balio du eta horrekin 13 filmen proiekziora joan ahal izango gara. Dagoeneko eskuragarri dugu ohiko lekuetan: Lobiano Kultur Gunean edo Antzokiko leihatilan. Eskaintza bihar hasiko da zineklubaren saioarekin eta bertan ''Tres pisos'' titulukoa proiektatuko da. Nanni Morettik zuzendutako luzemetraia italiarra da, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin eskainiko dena. Bi ordu irauten du eta bloke bereko apartamentuetan bizi diren klase ertaineko hiru familiatako kideen bizitzako gauzak kontatzen ditu. Ostegun honetan, 20:30etatik aurrera.

Zine komertzialaren atalean, larunbateko19:30ean eta asteleheneko 20:30ean, hurrenez hurren, ''Silent night'' estreinaldia ikusteko izango dugu aukera. Film britainiarra da, Camille Griffinek zuzendua. Eguberriei eta munduaren amaierari buruzko komedia ukitua duen drama. Sinopsiak jasotzen duenez, munduak apokalipsiari aurre egiten dion bitartean, aspaldiko lagun talde bat Gabonak ospatzeko bilduko da Erresuma Batuko landetxe idiliko batean.

Kategoria komertzialeko bigarren proposamena honako hau da: ''El lodo'', 2021ean estreinatutako ekoizpen espainiarra. Iñaki Sánchez Arrietak zuzendu duen thriller bat da. Espainiako Levanteko arroz-eremu zabalak lehorte handi batek zigortzen dituela kontatzen du. Ricardo biologo ospetsuak bere sustraietara itzultzeko aukera du misio bat betetzeko, umetan bizi izan zen inguru naturala babestea. Raul Arevalo eta Paz Vega aktoreen partehartzearekin. Igandean 19:30ean eta asteartean 20:30etatik aurrera ikusi ahal izango dugu.

Amaitzeko, ''Trash'' animaziozko filma izango da ikusgai, publiko gazteenari zuzendutako saioan, igandean, 17:00etan. Italiako ekoizpen honek hiri hondakinez eta horientzako bigarren aukeraz hitz egiten digu.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan