Izen-ematea zabalik ‘Leyendo y aprendiendo’ haurrentzako irakurketa kluberako

10.01.22
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak haurrentzako gaztelerazko Leyendo y aprendiendo irakurketa kluba antolatu du ikasturte honetako bigarren zatirako.

4 eta 8 urte arteko umeei zuzendutako jarduera da. Haurrak heldu batekin egongo dira, eta azken horrek ere parte hartuko du jardueran, familiak oso zeregin garrantzitsua jokatzen baitu umearengan irakurzaletasuna sustatzeko prozesuan.

Irakurketa klub honetan abestiak eta olerkiak landuko dira, eta liburuak erakutsi eta gomendatuko dira. Hauekin izango dituzte umeek euren lehenengo kontaktuak, irakurketaren munduarekin, irudimenarekin, pentsamenduarekin eta lengoaiarekin jolastuz era ludikoan eta euren familiek lagunduta.  Gainera, parte hartzen duten familia guztiek gomendatutako liburu zerrenda jasoko dute.

Leyendo y aprendiendo urtarriletik maiatzera burutuko da, saio bat hilean, Lobiano Kultur Gunean. Saioak 12:15etik 13:15era izango dira urtarrilaren 29an, otsailaren 19an, martxoaren 19an, apirilaren 9an eta maiatzaren 14an.

Jarduera Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko du. Saioetan Covid-19a prebenitzeko neurrien protokoloa jarraituko da, eta nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea helduentzat eta 6 urtetik gorako haurrentzat. Adin horretatik beherakoentzat ere gomendatzen da jardueran zehar erabiltzea.

Ekintza doakoa da, baina plaza mugatuak direnez izena eman behar da urtarrilaren 26a baino lehen liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsAppez ((https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia eta amaren edo aitaren helbide elektronikoa.

Plaza baino eskaera gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta Ermuan erroldatutakoek eta jarduera honetan aurrekoetan parte hartu ez duten emeek lehentasuna izango dute. Onartutakoen zerrenda liburutegiaren mikrositean iragarriko da urtarrilaren 27an eta izena eman duten guztiei e-mailez bidaliko zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo