Giza Eskubideei buruzko bigarren jardunaldia Lobiano Kultur Gunean

11.01.22
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuko Udaleko Immigrazio Zerbitzuak Giza Eskubideen inguruko bigarren jardunaldia antolatu du urtarrilaren 13rako. Begirada bat nazioarteko lankidetzatik izenburupean, topaketak Udalaren babesa jasotzen duten nazioarteko hainbat proiektu izango ditu ardatz.

Arritokieta Araiztegi Immigrazioko eta Nazioarteko Lankidetzako alkateordeak aurkeztuko du jardunaldia, 17:30ean, eta programa osatzen duten lau hitzaldiei emango die bide:

  • 17:40: GIH Garapen Iraunkorrerako Helburuak. 2030 Agenda. Eskubideak izateko eskubidea. Dorotea Iglesias, Mugarik Gabeko Ekintza elkartetik.
  • 18:00: Emakume migratzaileak Mexikoko hegoaldeko mugan. Maitane Egido, Colibres. Hirugarren urtez jarraian Ermuko Udalak diruz lagundutako proiektua.
  • 18:20: Nazioarteko asilo eta babes eskatzaileak. Tokiko erantzuna. Eibar-Ermua Gurutze Gorriak pertsona errefuxiatuei babesa emateko programan egiten duen lana azalduko du.
  • 18:40: Los Riosen (Ekuador) misiotik Kaikorrera (Kenya). Euskal Elizbarrutietako Misioetako Maxi Ruiz eta Jaione Lopezek ia 20 urtez Udaletik lagundu den Ekuadorko proiektuan zehar izandako ibilbidea erakutsiko dute, baita Afrikako misio berriaren nondik norakoak ere.

Jardunaldiari amaiera emateko, 19:00etan, Garapen Iraunkorreko Helburuen inguruko erakusketara bisita gidatua egingo da, Mor Talla Ndour Mugarik Gabeko Ekintzako kidearen eskutik, Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoan.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan