Haurrentzako irakurketa talde hirueledunak izen-emateak ireki ditu

11.01.22
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Liburu Baby Kluba haurrentzako irakurketa klubean parte hartzeko izen-emate epea zabaldu du. Laster hasiko da ikasturte honetako bigarren denboraldia.

Jarduera ludiko eta didaktikoa da, 0 eta 3 urte arteko haurrei eta euren gurasoei zuzendua. Saioen hari nagusia liburua da, eta helburua haurtzaro goiztiarrean irakurzaletasuna, musika, artea eta natura sustatzea da, baita haurrei aldi berean hiru hizkuntzekin (ingelesa, euskara eta gaztelania) lehen kontaktuak ematea ere.

Irakurketaren bitartez, haurrei denbora eskaintzen zaie euren lehenengo hilabeteetatik, eta horrekin, gertutasunezko eta enpatiazko harremana sortzen da. Ozen irakurtzeak irudimena suspertzen du, eta inguruan duten hizkuntza eta mundua modu ludikoan ezagutzeko aukera ematen die.

Guztira bost saio izango dira urtarriletik maiatzera bitartean, hilean larunbat bat, Lobiano Kultur Gunean. Proposatutako datak urtarrilaren 29a, otsailaren 19a, martxoaren 19a, apirilaren 9a eta maiatzaren 14a dira, 11:00etatik 12:00etara. Saioetan Covid-19ari aurre egiteko neurrien protokoloa jarraituko da, eta helduentzat derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea.

Jarduera doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, urtarrilaren 26a baino lehen izena eman beharko da liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian, https://wa.me/34943179212 WhatsAppean edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan, haurraren izen-abizenak, liburutegiko txartel zenbakia eta jaiotze data eta gurasoen telefonoa eta e-maila zehaztuz.

Plaza baino eskaera gehiago jasotzen badira, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako pertsonek eta aurreko ikasturtean ekimen honetan parte hartu ez zutenek.

Onartutakoen zerrenda liburutegiaren mikrositean argitaratuko da urtarrilaren 27an, eta posta elektronikoz bidaliko zaie izena eman duten guztiei.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez