Debabarrena suspertzeko beharra eskualdean helburu partekatua eta lehentasunezkoa da
Ermuko alkatea Eusko Legebiltzarreko batzorde batean izan zen atzo, Eibar, Deba eta Mutrikuko kide homologoekin batera. Batzorde hori Debabarrena ekonomikoki suspertzeko ponentzia landuko duena izan zen. Legez besteko proposamena da, Legebiltzarreko mahaiari zuzendua, Legebiltzarreko osoko bilkura batean eztabaidatzeko xedea duena. Euskal sozialista eta nazionalistek batera aurkezturiko gaia da, eta honako hau proposatu dute: "Covid-19 krisiaren ondoren industria-ehuna galtzea saihesteko eta zonaldearen berroneratze ekonomikoa sustatzeko, eremuaren beharrei buruzko hausnarketa sakona egitea".
Proposamena egin duten taldeen ustez, eskualdeko adierazle ekonomikoek suspertze-jarduera espezifikoak merezi ditu. "Azken aldian, testuinguru ekonomikoak eta, batez ere, egoera soziosanitarioek eragindako zailtasunek arriskuan jarri baitituzte inguruko industria-sarea eta enpresa-proiektu berrien garapena, bai eta lanpostu berrien sorrera ere".
Horrek guztiak eta eskualdearen baldintza orografiko bereziek komenigarri egiten dute egungo eta etorkizuneko premiei buruzko hausnarketa sakon bat egitea eta foro espezifiko batean barne. Foro horretan parte hartzeko gonbidapena egin zaie tartean dauden hainbat erakunderi (Eusko Jaurlaritzari, Aldundi biei eta Eibar, Elgoibar, Mendaro, Deba, Mutriku, Soraluze, Ermua eta Mallabiako udalei), baita sindikatu-, enpresa- eta aditu-agenteei ere, arlo soziologiko eta ekonomikoan, Eneko Anduezak eta Irune Berasaluzek, hurrenez hurren, PSE-EE taldeko bozeramalea eta EAJ-PNVko kide direnak.
Dagoeneko onartuta dago foroaren eratzea, eta horren funtzionamenduak aldez aurreko ponentzien ibilbideari jarraituko dio. Ezkerraldea, Meatzaldea eta Oarsoaldea eskualdeei, eta Urduña, Orozko, Arrankudiaga eta Arakaldoko udalerriei buruzkoa ponentziatan egin bezala.
Juan Carlos Abascalek eskualdeko biziberritzeari buruzko txostenean parte hartzeko aukera eskertu zuen. Ordezkariak adierazi zuen "etorkizuneko erronkak aprobetxatu behar ditugula eta enplegurako, sare ekonomikorako, etxebizitzarako, iraunkortasunerako, berdintasunerako, hiri-eraldaketarako eta eraldaketa digitalerako aukeratan bihurtu behar ditugula, pertsonen bizitza hobetzeko". Politikaria bat etorri zen Eibarko alkate Jon Iraolarekin, "ekonomia erakartzeko poloak sortzeko eta udalaz gaindiko administrazioen laguntza eta funtsak izateko, komunikazioak hobetzeko, lurraldea egituratzeko eta hari balio erantsia emateko premian, talentua erakarri eta eusteko".
Lotutako albisteak

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere