‘Shakespeare Berlinen' aztzezpena ikusgai Ermua Antzokian
''Arden'' produccionesek ''Shakespeare en Berlin'' antzezlana eskainiko du Ermua Antzokian ostiralean, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera. Antzezpen horrek sari ugari jaso ditu, besteak beste, 2017ko Max sarietan ikuskizun onenaren, egile onenaren eta antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren sarirako hautagai izatea; testu onenaren saria El Puig de Santa Marian edo 2018ko ikuskizun onenaren "La Butaca" saria. Gainera, kritikaren eta ikusleen babesa jaso dituenez, seigarren denboraldia biran betetzeraino. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurreko salmentan eros dezakegu Lobiano Kultur gunean, Kutxabanak entitatearen webgunean eta bere orotariko kutxazain sarean edo takilan emanaldia hasi baino lehen.
Chema Cardeñak idatzi eta zuzendutako lana da, antzezpenean ere parte hartzen duelarik Iría Martínez eta Juan Carlos Garesekin batera. Antzezpenak hirurogeita hamabost minutu irauten du. ''Shakespeare Berlinen'' lana XX. mendeko gure historia hurbilaren zati bat da. Sinopsiak honako hau jasotzen du: Berlin 1933 urtea. Honako hau hiru lagunen istorioa da: Martin eta Elsa –garaiko alemaniar zinemaren munduari lotutako bikote ezkonberria – eta Leo, jatorri juduko antzerki-aktorea. Hirurek bizi alaia partekatzen dute 30eko hamarkadan. UFA estudioetako zinema, antzerkia eta Berlingo kabaretak, baina hori guztia zapuztu egingo da, nazismoak gora egin eta boterera igotzean.
Istorioak,Alemania du ardatz, 1933tik 1946ra bitartean, basakeriak eta eromenak zapaldutako gizartearen biziraupena eta balio etikoak agerian utziko dituen laburpena.
Ostiral honetan, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera. Indarrean dauden osasun-gomendio guztiak betez ikusi ahal izango dugun ikuskizuna. Kultura segurua da!
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu