‘Arratsaldean Kontu Kontari’ ekimenaren aurtengo lehen saioa

18.01.22
Udal Liburutegia

''Arratsaldean kontu kontari'' euskarazko ipuin kontaketaren aurtengo lehen saioa izango da, hurrengo larunbatean, urtarrilren 22an. Jarduera udal liburutegiak antolatzen du. Ipuin kontatze saio honek "Sorginen hitzak" izenburua du eta 3 urtetik 8ra bitarteko umeeentzat pentsatua dago. Ipuin kontalaria Brijiñe Albira izango da.

Jarduera Lobiano Kultur Gunean izango da. Sarrera doakoa da. Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu behar da plaza, urtarrilaren 17tik, astelehena, aurrera 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo helbide elektroniko bat, biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

COVID-19a prebenitzeko, nahitaezkoa da maskara erabiltzea 6 urtetik gorako haurrentzat, eta adin horretatik beherakoentzat ere erabiltzea gomendatzen da, parte hartzaile guztien osasuna bermatzeko xedez.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez